Herria

Klima eta ingurunea

Datu Orokorrak

Klima eta ingurunea
  • Lurralde Historikoa: Bizkaia
  • Eskualdea: Gernika-Bermeo.
  • Epai Barrutia: Gernika-Lumo
  • Kokapena: 43º 25’ 13” I        2º 44’ 50” E
  • Hedapena:34,1 Km 2

EGURALDIA

Orografia

Bermeo lurralde menditsu batean dago. Alde batetik, Sollube mendiaren iparraldeko hegala itsasora begira dago. Lurra osotzen daben material gogorren eraginez itsasalde guztian lakar edo labar handiak dagoz, 100 metrora artekoak, baita hatx sakabanatuak be, Gaztelugatxe, Akatz eta Izaro uharteak adibidez. Itsasaldeak sarrera txikiak be badaukaz, Bermeoko portua bera edo Matxitxako lurmuturra, esaterako. Barruan, paisaia askotarikoa da, aldats handiakaz. Tontorrik garrantzitsuenak Sollube (696 m.) eta Burgoa (452 m.) dira.

Hidrografia:

Kostaldean dagoanez, eta aldapa gogorrak gainditu behar diranez, udalerri hau ureztatzen daben errekek ez dabe ibilbide bape baketsua. Beste batzuen artean, Akaga, Arronategi eta Etxebarria daukaguz. Portuko itsasartea eratzen dabenak, hain zuzen be.

Mugak: 

Ekialde eta Hegoaldean, Arrieta, Meñaka eta Busturia; Mendebaldean, Bakio; eta Iparraldean, Mundaka eta itsasoa.

Eraketa:

Uriburua herrigunea bera da, eta portu inguruan batzen dira biztanlerik gehienak %95a). Beste auzo batzuk: Agirre, Almika, San Andres, Arane, Arranotegi, Artika, Demiku, Mañu, San Migel, eta Gibelortzaga (San Pelaio) dira.

Populazinoa:

Bermeoko populazinoak etenbako hazkundea izan dau, nahiz eta azken urteotan geldiune txiki bat izan. 2018-01-01ean, Bermeok, guztira, 17.323 biztanle eukazan; biztanle horreetatik  8.744 emakumezkoak ziran eta 8.579 gizonezkoak.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0