Tramiteak

Zer behar dot tramiteak On-line egiteko?

Administrazio publikoak behartuta daude administrazio prozeduran interesdun direnen nortasuna egiaztatzera, haien izen-abizenak edo sozietate-izena egiaztatuz –zer dagokion– nortasun agiri nazionalean edo identifikazio dokumentu baliokidean.

Interesdunak elektronikoki identifika daitezke administrazio publikoen aurrean, erabiltzaile gisa aurrez erregistratzeko eta nortasuna egiaztatzeko modua eskaintzen duen edozein sistemaren bidez. Bereziki, sistema hauek onartuko dira;

1.- Ziurtagiri elektronikoa: Sinadura elektronikoko ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritzen diren sistemak

2.- Zigilu elektronikoa: Zigilu elektronikoko ziurtagiri elektroniko aitortu edo kualifikatuetan oinarritzen diren sistemak.

3.-  Pasahitz bidezko identifikazioa: Gako itunduko sistemak eta administrazio publikoek baliozkotzat jotzen duten beste edozein sistema, ezartzen diren termino eta kondizioetan  9.1 c) art)

Hiruretarik bat gitxienez, onartu behar dau Administrazioak eta 9.1.c) aukera onestekotan, aurreko biak ere onartutzat jotzen dituela ulertzen da izapide edo prozedura horretarako. 

Izenpea edo sinadura beharrezkoa izango da honako kasuetan (11. art):

1.- Eskaerak egiteko

2.- Erantzukizunpeko adierazpenak edo komunikazioak aurkezteko

3.-Errekurtsoak jartzeko

4.- Akzioetan atzera egiteko

5.- Eskubideei uko egiteko

Udalaren egoitza elektronikoak hurrengo ziurtagiri digitalen erabilera baimentzen du:

IZENPE                   Nola lortu ziurtagiria?                                 Ohiko galderak

FNMT                     Nola lortu ziurtagiria?                                 Ohiko galderak

Camerfirma            Nola lortu ziurtagiria?                                 Ohiko galderak

NAN elektronikoa   NAN elektronikoaren gaineko informazinoa