Herria

Jaiak

bermeoko andra mari jaiak

Herriko jai nagusiak Irailaren 8an hasten dira, Almikeko Andra Mari eguna, bai Bermeo zein Almike auzoko zaindaria dalako. Egun garrantzitsuenak hilaren 8a eta 9a izaten dira, bata "Andra Mari lehen eguna" eta "Arrantzale eguna". Arrantzale egunean mundu guztia mahonezko jazten da, eta kolore urdin ilun hori herritik nonahi ikusteko aukera izaten da. Jai honeek hilaren 16an amaitzen dira Santa Eufemia egunean, ekintza mordoa burutu eta gero: Estropadak, Sukalki eguna, herri kirolak, musika, antzerkia eta ikuskizun bereziekaz.

Ekainaren 24an Doniene eguna

San Juan egunaren bezperan hasten da su handia egiten da Goiko Plazan eta orduantxe hasten da jai alaia, hurrengo goizean Gaztelugatxeraino joateko (asko oinez), eta bertan goizean goizetik izaten diran mezak entzun eta inguruan izaten dan erromerian parte hartzeko.

Uztailaren 22an Madalen eguna

Bezpera gauez Baztarren musika ekitaldiren bat izaten da. Gero, Madalen egunean, goizean meza entzuten da Santa Eufemia elizan, eta ondoren arrain-ontzietan Izarora hurbildu eta han teila bat bota behar dau Bermeoko Alkateak "Honaino zabaltzen dira Bermeoko itxuginak" esanez. Horrela, urtero Izaro Bermeorena dala gogoratzen da. Teila bota eta ikurrina Izaro gainean jarri ondoren, danok. Elantxobera joaten gara, bertan Alkatea itxaroten egoten da Bermeoko Alkatea heldu arte. Herritik gora igo eta ohorezko aurreskua dantzatzen da. Jarraitzen dau jaiak arratsalde erdira arte eta orduan lehenengo Mundakara eta gero Bermeoraino bueltatzen gara itsasontzietan. Bermeon sekulako jendetza biltzen da, eta animazioa ez da sekula falta izaten, musika eta abar izaten dira.

Abuztuaren 16an Roke Deuna

Egun honetan Talan jai-giroan marmitakoa egin eta jaten da.

Auzoetan, herri kirolak, erromeriak eta jolasak izaten dira egun honeetan:

  • Otsailaren 2an Kandelaria eguna Demiku auzoan
  • Martxoaren 1ean Guardako Aingerua Almike auzoan
  • Ekainaren 24an Doniene eguna Arene auzoan
  • Uztailaren 16an Karmengo Ama Birjina MaƱu auzoan
  • Irailaren 29an Mikel Deuna auzoan
  • Urriaren 4an Frantzisko Deuna Agarre Auzoan
  • Azaroaren 30ean Ander Deuna Ander Deuna auzoan

Kaleetan

Bermeoko kaleak ere badaukie euren jaiak, batzuk ospetsuak dira:

  • Ekainaren 13an Antonio Deuna Aldatseta kalea
  • Azaroaren 22an Zezile Deuna Aurrekoetxea kalea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

Certified iqnet management system AENOR. Empresa registrada bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0