Gardentasuna

Herritarrek parte hartzeko araudia dago eta argitaratzen da

Partaidetza: Funtzionamendu arauak

Parte hartzeko bestelako moduak:

KOMUNIKAZIO ZUZENA ETA PARTE HARTZEA

Parte hartu ahal izateko, informazio guztia jasotzea eta alde biko komunikazio bat sustatzea nahitaezko ikusten dau Udalak. Herriaren eritzia eta kolaborazioa ezinbestekoak dira, egiten dan udal kudeaketa, herritarrek daukien beharrizan eta espektatibekin bat egin daian. Eremu honetan zer eskaintzen deutsu Udalak?

Bermeoko Udalaren ekimenak, proiektuak, erabakiak, jardunaldiak, kanpainak, emanaldiak, lehiaketak‚Ķ, azken finean, Udalaren ekimen guztiei buruzko informazioa herritarren eskura jartzea, herritarrak informatuta egoteko eta gardentasuna bermatzeko, honako bideak erabilita: 

1.- Komunikabideei zuzendutako lana.

2.- Bermeoko Udaleko web gunean agertzen diran edukiak, adibidez: albisteak, prentsa atala eta gai konkretuen inguruko web gune zehatzak egituratuta:

Liburutegia

GIZ: Gazte informazio zerbitzua 

Behargintza

Turismoa

Euskera Saila

 Kirol Saila

Bermeoko Musika Eskola

3.- Gardentasuneko atala

4.- Hilero Bermeon Zer? Publikazioan gertakari, jakin beharreko eta ekimen zehatzak ere gaineratuta. 

Alde bakarreko eskaintza gainditu eta zure parte hartzea sustatzeko gainera be honako aukerak dituzu:

1.- Inkestak: Urte birik behin, udalak eskaintzen dauzan zerbitzuen asetasun mailea neurtzen dau inkesta bidez, herritarren espektatibak ezagutzeko eta beharrizanak antzemateko.

Azkenak, 2022ko otsailan egin ziran. 400 inkesta egin ziran eta emaitzak ikusgai dagoz, aurreko urteetako inkesten emaitzekin batera.

2.- Parte hartze Prozesua: Zure eritzia aurrez aurre emon eta partekatzeko aukera daukazu, gaien arabera antolatzen diran parte hartze taldeetan. Abre el enlace externo en una ventana nuevaLankidetza.

3.- Alde biko komunikazioa:

Sare sozialak horien bitartez herritarrengana heldu eta alde biko elkarrizketak posible egiteko.

Bermeoko Udala: Facebook

Berhaz : Facebook

Gazteei zuzendutako informazio guztia jasotzeko: BERMEO GIZ

 

 4.- Abisuak Kexak eta iradokizunakUdal jardunean parte hartzeko azken aukera honek udala eta herria hobetzen laguntzen dau, herritarraren eta udalaren arteko elkar lana sustatuta. Hurrengo atalean garatzen dira parte hartzeko bide honen aukera guztiak.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0