Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2009/01/09

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2009ko urtarrilaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- GEZ-EKO KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Gazte ekimenak sustatzeko zerbitzua emoteko kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2003ko martiaren 14tik gazte ekimenak sustatzeko zerbitzua martxan egon da, Suspergintza alkartearen eskutik.

Bigarrena: 2007ko garagarrilaren 4an Tokiko Gobernu Batzarrak Suspergintza alkarteari gazte ekimenak sustatzeko zerbitzuaren kudeaketea esleitu eutson, urtebeterako, hain zuzen be, 2008ko garagarrilaren 17ra arte.

Hirugarrena: Kultura, Gazteria eta Hezkuntza batzordeak 2008ko bagilaren 25ean egindako batzarrean, gazte ekimenak sustatzeko zerbitzua 2008ko abenduaren 31ra arte luzatzea proposatu eban, kontratu txiki baten bitartez.

Argudioak

Lehenengoa: 2008ko zemendiaren 19ko Tokiko Gobernu Batzarrak gazte ekimenak sustatzeko zerbitzua emoteko kontratuaren baldintza-agiriak eta deialdia zabaltzea onartu eban.

Bigarrena: 2008ko abenduaren 2an Suspergintza alkarteari jadunbide negoziatuan parte hartzeko konbita bialdu jakon.

Hirugarrena: 2008ko abenduaren 5ean gazte ekimenak sustatzeko zerbitzuko kontratazino mahaia batu zan eta Suspergintza alkarteari, 2009. urtean, 33.500 €-an gazte ekimenak sustatzeko zerbitzua esleitzea proposatu eban, eta Tokiko Gobernu Batzarrak proposamena onartu eban 2008ko abenduaren 10ean.

Laugarrena: Behin-behineko esleipena egin ondoren, ez da alegazinorik aurkeztu.




Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabaki dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Gazte ekimenak sustatzeko zerbitzu kontratua Suspergintza alkarteari behin betiko esleitzea, 33.500 €-an, gehi BEZa (5.360 €).

BIGARRENA: Behin betiko esleipena egin ondoren, kontratua sinatzea.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 9an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0