Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/01/09

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2008ko abenduaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


8.- ARRESKUENAGA KALEA BARRIZTATZEKO OBRA KONTRATUA BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA.

Xedea

Arreskuenaga kalea barriztatzeko obra kontratua behin-behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko urriaren 22an, Tokiko Gobernu Batzarrak, Arreskuenaga kalea barriztatzeko obra kontratuko proiektua eta baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Prozedura negoziatuan parte hartzeko 3 enpresari bialdu jaken konbita: Jose Antonio Olabarri Construcciones S.L., Intxausti Construcciones S.A. eta Bermeosolo S.A.

Hirugarrena: Emondako epe barruan Jose Antonio Olabarri Construcciones S.L. eta Bermeosolo S.A. enpresen eskaintzak jaso dira.

Argudioak

Bakarra: Honako honeek izan dira enpresa horreek egindako eskaintzak:

Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L.:
• Proposamen ekonomikoa: 95.532,69 € BEZ kanpo
• Obra egiteko epea: 2 hilabete

Bermeosolo, SA:
• Proposamen ekonomikoa: 100.718,00 € BEZ kanpo
• Obra egiteko epea: 3 hilabete

Administrazio baldintza zehatzen orriaren 16. puntuak esleipena egiterakoan, honako irizpide honeek oinarritzat hartuko dirala adierazoten dau:

- Proposamen ekonomikoa: gehienez 80 puntu
- Obra egiteko epea: 20 puntu

Halanda ze, aurkeztutako enpresen eskaintzak ikusirik eta balorazio irizpideak kontutan izanda, Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L. enpreseari esleitu behar jako.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Arreskuenaga kalea barriztatzeko obra kontratua behin-behingoz Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L. enpreseari 95.532,69 €-tan (BEZ kanpo) esleitzea.

BIGARRENA: Jose Antonio Olabarri Construcciones, S.L. enpreseari jakinarazotea, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, 15 eguneko epean, konpultsau barik daukazan agiriak (halan izatekotan) konpultsau beharko dauzala eta behin betiko bermea jarri beharko dauela, eta holan egin ezean, behin-behineko esleipena bertan behera geratuko dala.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2009ko urtarrilaren 7an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0