Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2009/01/08

1634. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


Xedea

Bermeoko Udaleko iragarkiak argitaratzeko kontratua behin-beingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Iragarkiak argitaratzeko zerbitzuaren kontratazioa burutu beharra dago. 2009-2010 urteetarako luzapen barik. Lizitazio prezioa kontratuaren iraupena barne: 80.000,00€. Prozedura Negoziatua Publizitateagaz.

Bigarrena: 2008ko urriaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak baldintza pleguak onartu eta deialdia zabaltzea onartu eban.

Hirugarrena: 2008ko azaroaren 24an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zan deialdiaren iragarkia. Eskaintzak aurkezteko epea 15 egun.

Laugarrena: Hiru enpresa aurkeztu dira:

TALLER 2A: sarrera: 2008ko abenduaren 10, 16630 zenbakia.
ZOSMAMEDIA: sarrera 2008ko abenduaren 10, 16629 zenbakia.
MEDIASAL 2000. Sarrera 2008ko abenduaren 9, 16571 zenbakia.

Argudioak

Lehenengoa: ZOSMAMEDIA eta TALLER 2A enpresak bere eskaintza epez kanpo aurkeztu dabe. Beraz, eskaintza horreek ezin dira onartu.

Bigarrena: Baldintza Pleguetan xedatutakoa betetzen dau MEDIASAL 2000 enpreseak eta aurkeztutako eskaintzen balorazioan ondorengo emaitza agertu da:

MEDIASAL 2000: %12ko deskontua.


PREZIOA GIZARTE IRIZPIDEAK PUNTUAKETA DANETARA
MEDIASAL 70 0 70


Hirugarrena: 2009. urtean, aurrekontuetan kontsignazino nahikorik egotearen baldintza etenarazlearen menpe geratzen da kontratazio hau.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

BAKARRA: 2009-10 kontratua, Bermeoko Udaleko iragarkiak argitaratzeko kontratua, MEDIASAL 2000 enpreseari behin-behingoz esleitzea, aurkeztu dauen eskaintzaren arabera eta, interesdunari jakinarazotea 15 eguneko epean, falta jakozan agiriak, halan balitz, eta behin betiko bermea aurkeztu beharko dauzala. Horrela egin ezean, esleipena bertan behera geratuko da.





Bermeon, 2008ko abenduaren 19an
ALKATEA

NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0