Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2008/12/17

2008ko abenduaren 17an izandako batzarrean, Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau hartu dauela jakinarazoten deutsu(e)t:


28.- GEURIEN BE BAI EGITASMOA 2009-2011 ALDIAN KUDEATZEKO ZERBITZUA KONTRATETAKO PROPOSAMENAK BALORETEA.

Planteatutako gaia

Geurien be bai egitasmoa 2009-2011 aldian kudeatzeko zerbitzua kontratetako proposamenak baloretea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko urriaren 22an onetsi ebazan zerbitzu hori kontratetako espedienteari hasikerea emotea eta administrazino baldintza zehatzen agiria eta baldintza teknikoen agiria.

Bigarrena: Erabagi horren arabera izapidatu da espedientea eta udalaren web gunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean lizitazio iragarkia argitaratu ostean, eskaintzak egiteko epea zabaldu zan.

Hirugarrena: Epe horretan proposamen bakarra aurkeztu zan, Elhuyar Zubize SLU enpresarena, eta kontratazino mahaiak 2008ko zemendiaren 19an egindako batzarrean emon eban agindua betez, esleipena egiteko balorazino-txostena egiten dot.

Argudioak

Lehenengoa: Baldintza agirietan zehaztutakoagaz bat etorriz, aukeraketa erispideak honeek dira:

 Lan proiektuen egokitasuna helburuekiko. %60
 Eskaintza ekonomikoa. %40

Bigarrena: Elhuyar Zubize SLU enpresak aurkeztu dauen eskaintza bat dator baldintza agirietan zehaztutako helburuakaz, hau da, hiru lan-ildo nagusien arabera lana egingo dala, enpresei jagokena, kirol arloari jagokona eta urteko lana aitortzekoa. Bestetik, eskaintza ekonomikoa bat dator baldintza agirietan zehaztutako kopuruagaz.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Geurien be bai egitasmoa 2009-2011 aldian kudeatzeko zerbitzua Elhuyar Zubize SLU enpreseari behin-behingoz esleitzea, aurkeztu dauen eskaintzaren arabera eta, interesdunari jakinarazotea 15 eguneko epean, falta jakozan agiriak, halan balitz, eta behin betiko bermea aurkeztu beharko dauzala. Horrela egin ezean, esleipena bertan behera geratuko da.





Erabagi honen aurka aurkeztu ahal dozu(e)zan errekurtsoak:

Erabagi hau administrazino bidea amaitzen dauen egintzea da, eta hartutako erabagia onartu barik dagoan akta batean dago, behin betiko onespena emon arte. Beraz, erabagiagaz konforme ez bazagoz/e errekurtso honeek aurkeztu zeink(i)ez:

• UDALEAN: Berraztertze errekurtsoa1
- Gura izan ezkero, eta Administrazinoagazko auzi errekurtsoa aurkeztu baino lehen berraztertze errekurtsoa aurkeztu zeinkio/e ebazpena emon dauen organoari.
- Horretarako hilebeteko epea daukazu/e jakinarazpen hau hartu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

• EPAITEGIAN: Administrazinoagazko auzi errekurtsoa2
- Bi hilabeteko epea daukazu/e errekurtso hau aurkezteko, erabagi honen jakinarazpena hartu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
- Errekurtsoa aurkeztekotan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioagazko Auzietarako Epaitegira jo beharko dozu/e.

Dana dala, zure/zuen eskubideak babesteko egoki deritxazu(e)n beste edozein egintza be eroan ahal dozu aurrera, edota beste errekurtsoren bat be aurkeztu ahal izango dozu/e, beti be legeak horretarako aukerea emoten badeutsu/e.

Honen guztiaren barri emoten deutsu(e)t jagokozan ondorioetarako.





Bermeon, 2008ko abenduaren 17an



JARDUNEKO IDAZKARIA

1 Beti be, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluetan eta honeekaz bat datozen gainontzeko artikuluetan agindutakoari jarraituta.
2 Beti be, Administrazinoagazko Auzien Jurisdikzinoa arautzen dauen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8. eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera, eta urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 109.c artikuluan agindutakoari jarraituta.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0