Udala

Faseak

Baldintza teknikoak

2008/12/17

BERMEON CITY CAT 2020 XL MODELOKO ROS ROCA ERRATZ-MAKINA XURGATZAILE BAT ERRENTAMENTU BIDEZ HORNITZEKO ETA HAREN MANTENIMENTURAKO KONTRATAZINOA EGITEKO DEITUTAKO DEIALDIA ARAUTZEN DABEN BALDINTZA TEKNIKOEN AGIRIA.

KONTRATUAREN HELBURUA:


Kontratu honen helburua da: ROS ROCA CITY CAT 2020XL markako eta modeloko erratz-makina xurgatzaile bat hornitzea, finantzazino–renting sistemaren bidez.
Makina horren mantenimentua eta konponketa lanak, ezinbestean, Bermeoko Udalaren jurisdikzinoan dagoan tailer batean egin beharko dira, baita pneumatiko aldaketak be.


Ezaugarri teknikoak eta ekipamentua:

- 4 zilindroko diesel motorra, uragaz hoztua
- Propultsino hidrostatikoa, kontrol sistema elektronikoagaz eta abiadura bikoa
- Xurgapen zuloa aurreko gurbil bien artean euki behar dau, eta bi eskuila alboetan, gitxienez 800 mm-ko diametrokoak.
- Hirugarren eskuila aurreko aldean, gitxienez 800 mm-ko diametrokoa, erretraktila eta orientagarria
- Altzairu herdoilgaitzeko tobera, gitxienez 2 m3-ko edukierakoa, iraulketa eta estalkia edegitea hidraulikoak, eta larrialdietarako eskuko ponpa hidraulikoagaz.
- Ur garbirako biltegia polietilenozkoa, kabinaren azpian, gitxienez 300 l-ko edukierakoa, eta ura birzikletako sistemea, gitxienez, edukieraren erdikoa izan behar da.
- Eskuilak eta xurgapen haizebidea zipriztintzeko ur-ponpa, elektrikoki kontrolatutakoa
- Kabina iraulgarria, aluminiozkoa, hotsgabetua, barruan argiagaz, managailu ergonomikoakaz, olio hidraulikoaren, motorreko olioaren eta hozteko sistemearen mailen eta tenperaturen kontrol akustikoagaz.
- Errazteko sistema programagarria, koloretako pantaila lauko monitoreagaz
- Unidadea garbitzeko ur-pistola
- Faro birakari homologatua
- Kolorea: zuria, RAL 9016
- Koipeztaketa sistema zentralizatu automatikoa
- Haize girotuko ekipoa
- Ordezko gurbila
- Bermeoko Udalaren irudi korporatiboa errotulatuta
- Matrikulea
- Prestakuntza eta abiarazotea


Araudiak:

98/37/CE zuzentarauaren araberako CE ziurtagiria
2000/14/CE soinu jaulkipenen CE ziurtagiria


Mantentze zerbitzua:
Bideak garbitzeko udal zerbitzua luzaroan etenda egon ez daiten, makinearen mantenimentua eta konponketak zein pneumatiko aldaketak eta konponketak Bermeoko udal mugartearen barruko tailer baten egin beharko dira, horreek beharrak egiteko behar besteko gaitasuna daukan tailer baten. Horretarako, eskaintza ekonomikoetan jaso egin beharko da zein tailer aukeratu den horreetarako lanetarako.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0