Udala

Faseak

Iragarkia

2008/12/17

IRAGARKIA

Bermeoko udalak, ondorengo hornidura kaleratzea onartu dauala jakinarazten da:

KONTRATAZIOAREN HELBURUA:
Kontratu honen xedea zera da: ROS ROCA CITY CAT 2020XL marka eta modeluko errazmakina bat (1)en hornidura, FINANTZA-ERRENTAMENDU edo RENTING sistema bidez. Ibilgailu honen matrikulazioa, mantenimendua, aseguruak eta erabiltzeko beharrrezko diran betekizunak ere kontratuaren zati dira, kontratistaren kargura. Nahitaezkoa da, mantenimenduak, gurpil aldaketak zein konponketa lanak Bermeoko Udaleko lurretan kokatuta dagoan tailerren batetan egitea, Udal garbiketa zerbitzuan etenaldiak epe laburrenera gitxitzeko asmo bakarragaz.

HORNIDURAREN EZAUGARRIAK: PLEGU TEKNIKOETAN.

AURREKONTUA: Kontratu honen prezioa 172.413,80€ eurokoa da, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 27.586,21€ eurokoa izango da.

Prezio honetan, matrikulazio, aseguru, porteak eta aplikagarri diran zerga, tasa edo bestelako gastu guztiak barne aurrikusi dira.

Eskaintzaileek diru kopuru hori hobetu daikee. Banatuta adierazi beharko dau zein dan prezioa (BEZ barik) eta zein BEZari dagokion diru zenbatekoa.

KONTRATU EPEAK; KONTRATU LUZAPENAK; KONTRATAZIO ORGANOA.
Kontratu epea: Berrogeita zortzi (48) hilabete.
Kontratu luzapenak: ez da kontratu luzapenik izango.
Kontratazio organoa. Bermeoko Udaleko Osoko Bilkura.

BERMEAK:
- Behin behineko bermea: kontratuko aurrekontuaren %1a.
- Behin betiko bermea: Esleipen prezioaren %5a, BEZ barik.

ESKAINTZA AURKEZTEKO TOKIA: DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO TOKIA, EPEAK ETA ORDUTEGIA.
LEKUA: Administrazio honetako ERREGISTRO OROKORRA (BERH@Z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea 8, 48370 BERMEO –BIZKAIA-).
ORDUAK: 8:30etatik – 14:30etara goizetan, martitzen eta eguenatan 16:30etik 19:00etara arratsaldeetan, eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara.
INFORMAZIOA eta DOKUMENTAZIOA JASOTZEKO WEB GUNEA:
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak.html?&L=1 (euskeraz)
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak.html?&L=2 (gaztelaniaz)

ESKAINTZAK AURKEZTEKO EPEA: iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik hastia, HAMABOST (15) laneguneko epean.

Bermeon, 2008ko abenduaren 17an.
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0