Udala

Faseak

Iragarkia BAOean 2017-02-20an argitaratuta

2017/02/20

Erriberako kantina ustiatzeko emakida kontratuaren oinarriak.
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE8-IV-31.
2. Kontratuaren xedea
a) Mota: Emakida kontratua.
b) Xedea: Erriberako kantina ustiatzeko kontratua.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d) Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala.
e) Burutzeko epea: bi urteko iraupena izango du, esleipena egiten den egunetik zenbatzen hasita. Epe hori gaindituta urtero luzatu ahal izango da gehienez lau urte bete arte (2+2). Luzapen horiek kontratuaren parte-hartzaileek adostu behar dute jatorrizko epea amaitu baino lehen.
f) CPV (nomenklatura erreferentzia): 55510000-8.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratuaren prezioa, lehenengo urterako 3.000 euro izango da gutxienez. Esleipenduna behartuta egongo da Bermeoko Udalari hilero ondoko kanona ordaintzera gutxienez 250 euro. Lizitatzaileak kanon hau hobetu ahal izango dute.
Kanon hori esleipena formalizatu eta hurrengo hilabetearen lehenengo lanegunetik hasiko da ordaintzen.
Prezioak urtero berraztertuko dira.
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: Ez da behin behineko bermerik eskatzen.
b) Behin-betiko bermea: 600 euro.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea 6-8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo-48370.
d) Telefonoa: 946 179 100.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.eus.
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Proposamenen aurkezpena
a) Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8, 48370 Bermeo.
c) Orduak: Astelehenetik ostiralera 8:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30-19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00-13:00.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.
8. Esleipena
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean. Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena 2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
9. Esleipen irizpideak
1) Eskaintza ekonomikoa, 60 puntu arte.
2) Balio-judizioetan oinarritutako irizipideak, 40 puntu arte:
- Zerbitzua ustiatzeko proiektua, 35 puntu arte.
- Kontratuaren objektu diran espazio eta lokalen mantenu eta garbiketa programa, hondakinen kudeaketa sistema, 5 puntu arte.
Bermeon, 2017ko otsailaren 13ean.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0