Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2008/12/15

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2008ko abenduaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- Goi presinoko ur-garbigailu baten hornidurea BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA.

Xedea

Goi presinoko ur-garbigailu baten hornidurea behin-behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko zemendiaren 5ean, Tokiko Gobernu Batzarrak goi presinoko garbigailu bat hornitzeko baldintza agiriak onartu ebazan.

Bigarrena: Hiru enpresari eskatu jake eskaintzea egiteko (Arrizabal, Albatros, Dipsa). Emondako epean bat bakarrik aurkeztu da, Arrizabal Elkartea, SL, hain zuzen be, eta 38.990 euroko eskaintzea egin dau (BEZa kanpo).

Hirugarrena: Aurkeztu dan enpreseak baldintza agirietan eskatutako guztia beteten dau.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Goi presinoko ur-garbigailu baten hornidurea Arrizabal Elkartea, SL enpreseari esleitzea behin-behingoz, 38.990 euroan (BEZa kanpo).




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2008ko abenduaren 12an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0