Udala

Faseak

Iragarkia 2017-01-10 argitaratu da

2017/01/10

Udal igogailuen eta ate automatikoen mantentze zerbitzua. Lizitazio iragarkia)
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da lizitazio iragarkia:
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE8-III-28.
2. Kontratuaren xedea
a) Mota: Zerbitzu kontratua.
b) Xedea:. Udal igogailuen eta ate automatikoen mantentze zerbitzua.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d) Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala
e) Burutzeko epea: Urte bi. Luzapena beste urte bikoa izan daiteke. Kontratazio organoak erabakiko du luzapen hori urterik urtera, esleipendunarentzat nahitaezkoa delarik.
f) CPV (nomenklatura erreferentzia): 50750000-7.
3. Tramitazioa eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratu honen prezio estimatua (luzapenen prezioa barne), 107.431,12 eurokoa izango dela aurreikusten da, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 22.560,54 eurokoa da.
Ordainketarako, esleipendunak Udalean hiruhilero emandako zerbitzuaren kobrantza-agiri egokia aurkeztuko du eta Bermeoko Udalak onartu ondoren ordainduko da hilabeteko epean.
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %3a izango da, BEZa kanpo, hau da, 3.222,93 euro.
b) Behin-betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %5a izango da, BEZa kanpo.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea 6-8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo 48370.
d) Telefonoa: 946 179 191.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.eus.
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Lehiatzaileak hurrengo enpresa sailkapenak eduki beharko ditu:

- P taldea 7. Azpitaldea 1 kategoria.
8. Proposamenen aurkezpena
a) Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun iragarkia lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 Bermeo.
c) Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30-19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00-13:00.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.
9. Esleipena
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.
Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena 2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
10. Esleipen irizpideak
- Proposamen ekonomikoa: %70.
- Proposamen teknikoaren garapena, mantenimendu plana eta azalpen memoria: %15.
- Gaurkotze teknolojikoen proposamenen irismena: %10.
- Pleguari hobekuntzak: %5.
Bermeon, 2017ko urtarrilaren 3an.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0