Udala

Faseak

Iragarkia 2016-11-04an BAOean argitaratuta

2016/10/28

Bermeoko Udalaren Kirol Patronatuak hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:

1. Erakunde esleipen emailea:

a. Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua.
b. Espedientearen izapidetzailea: Kirol Patronatua.
c. Espediente zenbakia: ID16

2. Kontratuaren xedea:

a. Zehaztapena: Bermeoko Areneko kiroldegia eta Artza frontoia eraikinen garbitasuna
b. Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
c. Burutzeko epea: urte bat (1) beste urte bat luzatu daikeena.

3. Tramitazioa, eta prozedura

a. Tramitazioa: Ohikoa.
b. Prozedura: Irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua

Kontratu honen prezioa lehenengo urterako 97.500,00 €koa izango da BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 20.475,00 €koa da.
Kontratu osoaren prezioa, luzapenak barne, 195.000,00 eurokoa, BEZa kanpo, BEZari dagokion zenbatekoa, 40.950,00 euro.

5. Bermeak:

a. Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %3a izango da, BEZ kanpo, hau da, 2.925,00 €.
b. Behin-betiko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %5a izango da, BEZ kanpo €.

6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a. Erakundea: Bermeoko Udalaren Kirol Patronatua
b. Helbidea: Arene Auzoa z.g.
c. Herria eta posta kodea: Bermeo 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 80
e. Faxa: 94 688 07 12
f. E-Mail-a: kiroldegia@bermeo.eus
g. Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak:

Administrazio Baldintza zehatzen eta baldintza teknikoen pleguetan finkatzen diranak.

8. Proposamenen aurkezpena:

a. Lekua: Kirol Patronatuko bulegoan, Arene Auzoa z.g. 48370 Bermeo edo Berh@z (Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua), Ertzila kalea, 6-8.
b. Orduak:
- Kirol Patronatuko ordutegia: Astelehenetik barikura 8:30tik 14:30ra.
- Berh@z bulegoko ordutegia: Astelehenetik barikura 8:30tik 14:30ra. Martitzenatan eta eguenatan 16:30-19:00. Larunbatetan 10:00-13:00
c. Epea: 15 egun, lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
d. Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.

9. Esleipena:

Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez irekiko dira Kontratazio Mahaia erabakitako egunean eta orduan.

Behin-behineko esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

10. Esleipen irizpideak:

Prezioa: % 70
Hobekuntzak : % 30
-Hornikuntzak %10
-Garbiketa bereziak %10
-Kontratuaren jarraipena eta
ezustekoen erantzuna %5
- Beste hobekuntza batzuk %5
Irizpide horreek puntuatzeko kontutan izango diranak Administrazio Baldintza zehatzen agirian finkatzen da.

Bermeon, 2016ko urriaren 19n.

LEHENDAKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0