Udala

Faseak

Iragarkia 2016-09-20 argitratuta

2016/09/20

Enkante publikoa, Bermeoko 21.2 exekuzino unidadeko udal jabetzeko partzelen salmentarako.
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Helbidea: Intxausti 2, 2.º.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo 48370.
d) Telefonoa: 946 179 124.
e) Faxa: 946 881 102.
2. Helburua:
- Saltzen dana: Bermeoko 21.2 exekuzino unidadeko udal jabetzeko partzelak (8-11 eta 18).
3. Salmenta egiteko era
Partzelaren salmenta «cuerpo cierto» moduan egiten da, Kode Zibilaren 1471 artikuluak ezarritakoarekin bat etorriz. Ezin izango da erreklamazioarik aurkeztu azaleraren diferentzian oinarrituz ezta baldintza fisiko, geologiko edo topografikoen ondorioz. Gehieneko eraikigarritasuna kontutan hartuta baloratuko da, eta gehieneko eraikigarritasunaren eta benetan gauzatzen danaren artean egon daitekeezan diferentziak ezin izango dira prezioa aldatzeko edota kontratua suntziarazteko arrazoiak izan.
4. Partzelaren gutxieneko prezioa
Lizitazioa mota, BEZ kanpo, 2.446.742,54 eurokotan finkatzen da (619.783,40 euro, 8 eta 11 partzelak -13 etxebizitza-, eta 1.826.959,14 euro 18 partzela -babes ofizialeko 54 etxebizitza-).
Lizitatzaileen proposamen ekonomikoak lizitazio mota gorantz hobetuz egin behar dira eta bakarrik onartuko dira diru kopuru hori altxatu edo hobetu egiten dabezan propsamenak.
Eskaintzak irizpide bakar bat kontutan hartuta baloratuko dira. Irizpide hori, preziorik altuena eskaintzea izango da.
5. Behin-behineko bermea
Parte hartzeko, lizitatzaileek 73.402,27 euroko fidantza ezarri beharko dabe.
6. Prozedura
Enkante Publikoa, prozedura irekia.
Prozedura arautzen dauan Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan zehaztutakoa jarraituko da.
7. Lizitaziorako argibideak, proposamenak eta aurkezteko epeak
1. Prozedura arautzen dauan Administrazio Baldintza Partikularren Plegua ikusgai egongo da, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen dan egunaren biharamunetik aurrera, Bermeoko Udaleko Erregistro Orokorrean (BERH@Z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea 6-8, 48370 Bermeo) astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:30etara, astearte eta ostegunetan 16:30etatik 19:00etara ere eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.
Era berean, prozedura honeri buruzko dokumentazio guztia biltzen duen administrazio-espedientea, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera egongo da erakusgai, Bermeoko Udalaren Obra, Urigintza eta Ingurumen Sailean (Intxausti kalea 2, 2. pisua, 48370 Bermeo), goizeko 9:00etatik 14:00ak artean.
2. Aurkeztu beharreko agiriak, prozedura arautzen dauan dauan Administrazio Baldintza Partikularren Pleguan zehazten direnak izango dira, eta orri horietan zehaztutako eran aurkeztu beharko dira.
3. Agirien sarrerako Bermeoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira kartazalak (BERH@Z bulegoan), Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen dan hurrengo egunetik hasita 15 egun naturaleko epean.
Epea, igandean, edo jai-egunean amaitzen bada, proposamenak aurkezteko epea hurrengo lan-egunean amaituko da. Proposamenak azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 38.4 artikuluan adierazitakoarekin bat etorrita ere aurkeztu ahal izango dira; horretarako, egun beren Kontratazio Organoari jakinarazoko deutso eskaintza aurkeztu dauala Telex, telefax edota telegrama bidez. Baldintza biak ez badira emoten edota eskaintza aurkeztu dauanaren komunikazioa, proposamenak aurkezteko epea amaitu eta gero jasotzen bada, proposamena ez da onartuko. Edonola ere, adierazitako egunetik hamar egun naturaleko epean proposamena jaso ez bada, ez da proposamenik onartuko.
4. Edozein kasutan, lizitatzaile bakoitzak eskari bakarra aurkeztu ahal izango du.
8. Proposamen eredua
PROPOSAMENA
... jaun/andereak, ... auzokidea, ...ko ... kalean ... zenbakian bizi denak, eta ... zenbakidun N.A.N.a daukanak, bere izenean edo/eta ... Enpresaren ordezkari legez, eta ... kalean ... zenbakian helbidea duenak, ... Telefonoa, eta ... I.F.K.dunak, zein, Administrazio Baldintza Partikularren Pleguak aurreikusitako forman, zera adierazten dut:
1. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkien bidez, Enkante Publiko eran burututako deialdia ezagutu ahal izan dudala, Bermeoko 21.2 exekuzino unidadeko udal jabetzeko partzela baten salmentarako.
2. Prozedura arautzen duten Administrazio Baldintza Partikularren Pleguak aztertu eta ezagutzen ditudala.
3. Halaber, Administrazio Baldintza Partikularren Pleguak aipatzen dituen testu legalak ezagutzen ditudala.
4. Aipatutako partzela eskuratzeko ........ ordaintzeko eskaintza egiten dudala (jarri prezioa zenbaki eta hizkiez).
...n, 2016ko ... ren .n.
Izenpea:
Bermeon, 2016ko irailaren 13an.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0