Udala

Faseak

Iragarkia 2016-09-06 argitaratuta BAOean

2016/09/06

Bermeoko Udalaren eta bere erakunde autonomo, Beruala eta Bake Epaitegiaren udalerriz kanpoko posta banatzeko zerbitzu kontratua.
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Idazkaritza Saila.
c) Espediente zenbakia: ID-16-190.
2. Kontratuaren xedea
a) Zehaztapena: Bermeoko Udalaren, bere erakunde autonomo, Beruala eta Bake Epaitegiaren udalerriz kanpoko posta banatzeko zerbitzua kontratatzea.
b) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
c) Burutzeko epea: Bi (2) urte, beste urte birako luzatu daikeena.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratu honen mota izaerarekin bat etorriz, ez da prezio osoa finkatzen, banakako gehienezko prezioa baino. Halanda be prezio estimatua (luzapenen prezioa barne), 74.000 eurokoa izango dala aurreikusten da, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 15.540 eurokoa izango da.
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %3a izango da, BEZ kanpo. Hau da, 1.110 euro.
b) Behin-betiko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %5a izango da, BEZ kanpo. Hau da, 1.850 euro.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea 6-8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo 48370.
d) Telefonoa: 946 179 191.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.org.
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Administrazio Baldintza zehatzen eta baldintza teknikoen pleguetan finkatzen diranak.
8. Proposamenen aurkezpena
a) Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8, 48370-Bermeo.
b) Orduak: Astelehenetik barikura: 8:30-14:30. Martitzenetan eta eguenetan: 16:30-19:00. Larunbatetan: 10:00-13:00.
c) Epea: 15 egun, lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen dan hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dana.
9. Esleipena
Proposamenak, eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez irekiko dira Kontratazio Mahaia erabakitako egunean eta orduan.
Behin-behineko esleipena gehienez bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
10. Esleipen irizpideak
- Prezioa: %51.
- Zerbitzuaren antolakuntza: %20.
- Kontraruaren kudeaketa: %10.
- Entrega epea: %6.
- Zerbitzuaren kalitatea: %5.
- Hobakuntzak: %5.
- Inzidentzia eta erreklamazioen kudeaketa: %3.
Irizpide horreek puntuatzeko kontutan izango diranak Administrazio Baldintza zehatzen agiriaren XI. eranskinean finkatzen da.
Bermeon, 2016ko abuztuaren 29an.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0