Udala

Faseak

Iragarkia 2016-08-23 argitaratu da

2016/08/23

Bermibus hiribusa zerbitzua
Udal honek hurrengo pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE10-IV-06.
2. Kontratuaren xedea
a) Mota: Kontratu administratibo berezia.
b) Xedea: Bermibus hiribusa zerbitzua.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d) Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala.
e) Burutzeko epea: urte bat. Luzapena beste urte batekoa izan daiteke. Kontratazio organoak erabakiko du luzapen hori urterik urtera, esleipendunarentzat nahitaezkoa delarik.
f) CPV (nomenklatura erreferentzia): 60100000.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratu honen prezio estimatua (luzapenen prezioa barne), 185.454,54 eurokoa izango dela aurreikusten da, BEZa kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 18.545,46 eurokoa da.
Ordainketarako, esleipendunak Udalean hilabetean emandako zerbitzuaren kobrantza-agiri egokia aurkeztuko du eta Bermeoko udalak onartu ondoren ordainduko da hilabeteko epean.
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %3a izango da, BEZa kanpo, hau da, 2.781,82 euro.
b) Behin-betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %5a izango da, BEZa kanpo.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea, 6, 8.
c) Herria eta posta kodea: 48370-Bermeo.
d) Telefonoa: 946 179 100.
e) Faxa: 46 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.eus
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Bestalde, kontutan edukita zerbitzu publiko hori hainbat erabiltzaileei eragingo diela, esleipendunak erabiltzaileen arretarako bulego bat eduki beharko du, derrigor, Bermeoko herrian, ordutegi honen arabera zabalik egongo dena: astelehenetik barikura, 9:30etatik 13:30etara.
8. Proposamenen aurkezpena
a) Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea, 6, 8. 48370-Bermeo.
c) Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30-19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00-13:00.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.
9. Esleipena
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.
Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena 2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
10. Esleipen irizpideak
- Prezioa: 50 puntu gehienez.
- Zerbitzua proiektuaren balorazioa: 10 puntu gehienez.
- Zerbitzua emateko erabiliko diren baliabideak: 10 puntu gehienez.
- Zerbitzuarekin lotutako bestelako hobakuntzak: 30 puntu gehienez
Bermeon, 2016ko abuztuaren18an.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0