Udala

Faseak

Iragarkia

2016/05/18

BAO 94 zk. 2016-05-18
Bermeoko Udala
Bermeoko Udaleko telekomunikazio zerbitzua lizitazio iragarkia.
Udal honek ondorengo baldintza agiriak onartu dituela jakinarazten da:
1. Esleipena egiten duen erakundea:
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen instruktorea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE4-IV-01.
2. Kontratuaren izaera:
a) Mota: Zerbitzu kontratua.
b) Xedea: Bermeoko Udaleko telekomunikazio zerbitzua.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza Agiri Teknikoetan zehazten direnak.
d) Egite/ emate tokia: Bermeo.
e) Kontratuaren iraunaldia: urte bi, beste bi urtetan luzagarria.
f) CPV(nomenklatura erreferentzia): 64200000-8.
3. Tramitazioa eta prozedura.
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren aurrekontua:
Kontratuaren prezio estimatua 198.000,00 euro. BEZari dagokion zenbatekoa 41.580,00 eurokoa da.
Urteko prezio, BEZ gabe, 49.500,00 euro izango dira. BEZaren zenbatekoa 10.395,00 euro dira.
5. Bermeak:
a) Beharrezko baldintza izango da behin behineko bermea egin dela egiaztatzea. Berme horren zenbatekoa kontratuaren aurrekontuaren %3 artekoa izango da, BEZ kanpo, hau, 2.970,00 eurokoa.
b) Behin betiko bermearen zenbatekoa esleipenaren zenbateko osoaren %5 izango da, BEZa kenduta.
6. Informazioa eta agiriak eskuratzea:
a) Erakundea: Bermeoko Udala (BerHAZ).
b) Helbidea: Ertzilla kalea, 6-8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo 48370.
d) Telefonoa: 946 179 100.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-posta: berhaz@bermeo.eus.
g) Argibideak eta agiriak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Proposamenak aurkeztea:
a) Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Lekua: Udaleko BerHAZ bulegoa, Bermeoko Ertzilla kalea, 6-8.
-Astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:30era.
-Larunbatetan 10:00etatik 13:00etara (uztailaren 1etik irailaren 16ra izan ezik).
-Astearte eta ostegunetan 16:30etik 19:00etara eta.
8. Esleipena:
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko gehienezko epean, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean zabalduko dira kontratazio mahaiak erabakitako egunean.
Prezioaz gain, beste irizpide batzuk baloratuko direnez, esleipena bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak zabaldu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
9. Enpresaren sailkapena:
Lehiatzaileak hurrengo enpresa sailkapenak eduki beharko dauz:
-V.3 / V. 4, 1 Kategoria.
10. Balorazio irizpideak:
Kontratuaren baldintza teknikoen pleguko 11. klausulan zehaztutakoak.
11. Iragarpen gastuak:
Iragarpen gastuak esleipendunaren kontura izango dira.
Bermeon, 2016ko maiatzaren 13an.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0