Udala

Faseak

Deialdia zabaltzea

2014/06/27

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko ekainaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


15.- Bermeon animalien batze eta zaintze zerbitzuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Xedea

Bermeon animalien batze eta zaintze zerbitzuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Animalien batze eta zaintze zerbitzua erregularizatu behar da.

Bigarrena: Orain arte zerbitzua kanon finko baten bidez egiten zan, baina sektore honetako enpresen aldetik erreklamazinoak egon diranez, hau aldatu egin beharko da.

Argudioak

Lehenengoa: Egun, asmoa animalien bizitzea babestea eta luzatzea danez, plegu honeetan horretarako erispideak ipinten dira. Bestalde, kanon finko bat jarri beharrean, egin beharreko ekintzen balorazino bat egiten da.

Bigarrena: Honeek dira kontratuaren ezaugarriak:

 Kontratuaren iraupena: Urte bi, beste urtebeteko luzapena egiteko aukereagaz (2+1)
 Kontratuaren prezioa: 60.000,00€, BEZ kanpo (BEZ 12.600€)
 Prozedura moetea: Zerbitzu kontratua, prozedura negoziadua publizidade barik.


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Bermeon animalien batze eta zaintze zerbitzuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko ekainaren 26an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0