Udala

Faseak

Baldintza agiriak onartzea

2014/06/27

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko ekainaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


9.- BERMEOKO IRISGARRITASUN PLANA EGITEKO ZERBITZU KONTRATUA ESLEITZEKO BALDINTZA-AGIRIAK ONARTZEA.

Xedea

Bermeoko Irisgarritasun Plana egiteko zerbitzu kontratua esleitzeko baldintza-agiriak onartzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2014ko ekainaren 12an, Bermeoko Irisgarritasun Plana egiteko zerbitzu kontratua esleitzeko administrazino baldintza zehatzen orriak eta baldintza teknikoak prestatu dira.

Argudioak

Bakarra: Espediente honetan, proiektua onartzeko urrats guztiak bete dira.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Bermeoko Irisgarritasun Plana egiteko zerbitzu kontratua esleitzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia kaleratzea.


*Idazkari jaunak ohartarazo dau nahiz eta diru-laguntza baten bitartez egingo dan, diru-laguntzak % 80an finantzatuko leukeela eta, beraz, % 20a udalak ordaindu beharko leukeenez, diru kopuru horren kontsignazinoa egon beharko litzakeela, baina ez dagoala horrelakorik.

Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko ekainaren 26an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0