Udala

Faseak

Iragarkia

2014/06/20

BAOean argitaratuta 2014-06-20
Erriberako kantina ustiatzeko kontratua
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
a) Erakundea: Bermeoko Udala.
b) Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila.
c) Espediente zenbakia: ZE8-III-19.
2. Kontratuaren xedea
a) Mota: Emakida kontratu
b) Xedea: Erriberako kantina ustiatzeko kontratua.
c) Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d) Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udal
e) Burutzeko epea: Lau urte. Luzapena beste sei urtekoa izan daiteke. Kontratazio organoak erabakiko du luzapen hori urterik urtera, esleipendunarentzat nahitaezkoa delarik.
f) CPV (nomenklatura erreferentzia): 55510000-8.
3. Tramitazioa, eta prozedura
a) Tramitazioa: Ohikoa.
b) Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
- Kontratuaren prezioa, lehenengo urterako 1.800 euro izango da gutxienez. Esleipenduna behartuta egongo da Bermeoko Udalari hilero ondoko kanona ordaintzera gutxienez 150 euro. Lizitatzaileak kanon hau hobetu ahal izango dute .
- Kanon hori esleipena formalizatu eta hurrengo hilabetearen lehenengo lanegunetik hasiko da ordaintzen.
- Prezioak urtero berraztertuko dira
5. Bermeak
a) Behin-behineko bermea: Ez da behin behineko bermerik eskatzen.
b) Behin-betiko bermea: 600 euro.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
a) Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
b) Helbidea: Ertzilla kalea, 6, 8.
c) Herria eta posta kodea: Bermeo-48370.
d) Telefonoa: 946 179 191.
e) Faxa: 946 882 312.
f) E-Mail-a: berhaz@bermeo.org
g) Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.
7. Proposamenen aurkezpena
a) Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b) Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea, 6, 8. 48370-Bermeo.
c) Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30-19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00-13:00.
d) Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.
8. Esleipena
- Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.
- Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena bi hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.
9. Esleipen irizpideak
- Eskaintza ekonomikoa: 50 puntura arte.
- Zerbitzua ustiatzeko proiektua, 35 puntu arte.
- %33ko gutxienezko minusbaliotasuna izanez gero, 10 puntu arte.
- Pleguari hobekuntzak, 5 puntu arte.
Bermeon, 2014ko ekainaren 13an.-Jarduneko Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0