Udala

Faseak

Iragarkia 2014-06-16an BAOean argitaratuta

2014/06/16

LIZITAZIO IRAGARKIA


Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:

1. Erakunde esleipen emailea: Datu Orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:

a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Hirigintza, Obra eta Ingurumen saila
c. Espediente zenbakia: 142/07-00

2. Kontratuaren xedea:

a. Mota: Zerbitzu kontratua
b. Xedea: Bermeoko udalerrian etxeetan sortutako bolumen handiko hondakinak (altzariak, etxetresnak eta antzekoak) biltzea eta Gernikako Transferentzia Zentroraino eramatea.
c. Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d. Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala
e. Burutzeko epea: urte bi. Luzapena beste urte bikoa izan daiteke. Luzapena, urtero, espresuki, alderdi biek batera (Bermeoko Udalak eta esleipendunak) adostu behar dute, jatorrizko kontratua amaitu baino arinago.
f. CPV (nomenklatura erreferentzia): 90510000-5

3. Tramitazioa, eta prozedura:

a. Tramitazioa: Ohikoa.
b. Prozedura: Irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Kontratuaren prezioa lau urterako (luzapen bien prezioa barne) 101.820 €-koa da, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 10.182 €-koa da (denetara: 112.002 €).
Kontratuaren prezioa lehenengo urterako, 25.455 €-koa da, BEZ kanpo. BEZari dagokion zenbatekoa 2.545 eurokoa da (denetara: 28.000 €.).
Ordainketa hilero egingo da, esleipendunak aurkezten duen faktura Udalak onartu ondoren.

5. Bermeak:

a. Behin-behineko bermea: kontratuaren aurrekontuaren %3a izango da, BEZ kanpo, hau da, 1.527,3 euro.
b. Behin-betiko bermea: Esleipenaren zenbatekoaren edo, egoki denean, lehiaketaren oinarrizko aurrekontuaren %5a izango da.

6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a. Erakundea: Bermeoko Udala, Hirigintza, Obra eta Ingurumen saila
b. Helbidea: Intxausti kalea, 2
c. Herria eta posta kodea: Bermeo 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 46
e. Faxa: 94 688 11 02
f. E-mail-a: ingurumena@bermeo.org
g. Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak:

Subrogatu beharreko langileak eta horien datuak administrazio baldintza zehatzen orrien 8. puntuan jasotzen direnak izango dira.
Esleipendunak erabiltzaileen abisuak hartzeko harremanetarako telefono (call center) bat eduki beharko du administrazio baldintza zehatzen orrien 17. puntuan jasotakoaren arabera.

8. Proposamenen aurkezpena:

a. Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun, lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b. Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO.
c. Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30 – 19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00 – 13:00.
d. Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.

9. Esleipena:

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.

Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena 2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

10. Esleipen irizpideak:

a) Proposamen ekonomikoa: gehienez 50 puntu.
b) Zerbitzua betetzeko esleipendunak proposatutako egitamu teknikoaren kalitatea: gehienez 30 puntu.
c) Baldintza teknikoen agiriari buruzko hobekuntzak. Adibidez, plegu teknikoaren 4. artikuluan azaltzen diren aukerazko zerbitzuak, lizitatzaileak proposatutakoak edo beste antzeko batzuk: gehienez 20 puntu.

Gehienezko puntuazioa: 100 Puntu

Irizpideei buruzko zehaztapen gehigarriak: Baldintza Teknikoen orrien 25. puntuan aurreikusten direnak.


Bermeon, 2014ko maiatzaren 27an.

ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0