Udala

Faseak

Esleipena

2014/06/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko maiatzaren 5ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


8.- Udaleko hobakuntza prozesuan aholkularitzea eskaintzeko eta jarraipen lanak egiteko zerbitzu kontratuaren baldintzak onartzea eta esleitzea.

Xedea

Udaleko hobakuntza prozesuan aholkularitzea eskaintzeko eta jarraipen lanak egiteko zerbitzu kontratuaren baldintzak onartzea eta esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Bermeoko Udalak 2012ko martxoaren 12an udal hobakuntzea prozesuan aholkularitzea eskaini eta jarraipen lanak egiteko zerbitzu kontratua formalizatu eban, 2012ko apiriletik 2013ko apirila arteko iraunaldiagaz. 2013an 763. Alkatetza Dekretuz baldintza pleguetan aurreikusitako beste 12 hilabeteko luzapena erabagi zan eta 2014ko apirilaren 1ean kontratua iraungi da.

Bigarrena: Udalak BUKEs siglapean, udal kudeaketa eraginkor eta bateratu baten apustua egin dau eta bultzatzen jarraitzeko beharrizana ikusita, 2014ko apirilak 7ko ATB batzordean, kontratu barri bat bideratzeko baldintza pleguak aztertu eta onetsi ziran.

Hirugarrena: 2014ko martxoak 31n, udaleko kontratazino prozesuko lan taldean proposatutako jardunbidea landu zan Zuzendaritza Batzordean; honen arabera, kontratu bat prozedura negoziatu bidez publizidade barik bideratzen danean, baldintza pleguak, batzorde informatiboan landu eta diktaminatu ostean, esleipen proposamenagaz batera TGBera bideratzea eta erabagi berean, esleipenduna zein baldintzak onestea, ontzat emon zan.

Laugarrena: 2014ko apirilak 7an gonbiteak bialdu jakez, ORBERE Consulting, Attest ITC SL eta Consultores de Gestion Publica enpresei.

Bosgarrena: 2014ko apirilak 16an, Attest ITC SL enpreseak, eskaintzak aurkezteko epe barruan, jagokon proposamena aurkeztu dau. ORBERE Consulting enpreseak apirilak 9an ez dabela proposamenik aurkeztuko adierazo dabe eta 2014ko apirilaren 23an Consultores de Gestion Publica enpreseagaz hartu emonetan jarri ostean, azken honeek be ez dabela eskaintzarik egingo jakinarazo dabe.


Argudioak

Lehenengoa: Sektore Publikoaren Kontratuen Legeari buruzko Testu Bateratua onartzen dauen 3/2011 Errege Dekretu Legegileak eraentzen dauzan betekizun guztiak jarraitu dira.

Bigarrena: Baldintza administratibo zein teknikoetan adierazotako erispide eta betekizun guztiak aurkeztutako eskaintza bakarrak era batean beteten dauz.

Erabagia
Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Udalak 2012an sinatutako kontratua amaitu danez, 2012ko otsailaren 16an esleipendunak behin betiko berme gisa jarritako 1.150,00 euroko fidantzea itzultzea.

BIGARRENA: Udaleko hobekuntza prozesuan aholkularitzea eskaini eta kalidadeko zein kudeaketa ereduen araberako jarraipen lana burutzeko kontratua ATTEST ITC SL enpreseari esleitzea.

HIRUGARRENA: Kontratua 36.300 eurotan esleitzea. Prezioa, 30.000€ eta BEZ 6.300€.

LAUGARRENA: Esleipendun proposatutako enpreseari segidan adierazoten diran jarduketak egin daizala jagokon errekerimentua egitea.

10 eguneko epean (151.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz):

a) Agiriak aurkeztu edo konpultsatu.
b) Behin betiko bermea jarri.
c) Lan arriskuen inguruko enpresa jardueren koordinazinoa finkatu.

Epe horretan egingo ez baleuz, uko egiten dauela ulertuko da.

Dokumentazinoa jaso eta hurrengo egunetik hasita 5 egun balioduneko epean kontratazino organoak kontratua esleituko dau.


Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko maiatzaren 7an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0