Udala

Faseak

Esleipena

2014/06/03

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko martxoaren 17an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


4.- GEURIEN BE BAI EGITASMOA 2014. URTEAN KUDEATZEKO ZERBITZUA KONTRATATZEA.

Planteatutako gaia

Geurien be bai egitasmoa kudeatzeko zerbitzua esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Kontratu honen xedea Geurien be bai egitasmoa kudeatzeko zerbitzua emotea da, baldintza administratibo eta teknikoetan ezarten dan eran.

Bigarrena: Zerbitzu hau kontratatzeko publizidade bako prozedura negoziadua bideratu da. Guztira hiru enpresa gonbidatu dira:

• Elhuyar-Zubize, SLU.
• Emun, Koop. E.
• AEK /AHIZE hizkuntza aholkularitzea

Horreetatik, Elhuyar-Zubize, SLU.-k aurkeztu dau eskaintzea, beste biek, ordea, ez.

Argudioak

Lehenengoa: Elhuyar-Zubize, SLU.-k aurkeztutako proposamena aztertuta, proposamen teknikoari jagokonez, egitasmoaren helburuagaz bat dator, lan metodologia egokia planteatzen dau eta adierazle sistemea proposatzen da egitasmoa ebaluatzeko.


Bigarrena: Hobekuntzen atalean, zazpi hobekuntza proposatu dabez: lantaldea, koordinazino-bilerak, herritarrakaz hartu-emona, hizkuntza-ekologiaren diskurtsoa, hizkuntza-jarrerak, genero-ikuspegia eta teknologia barrien erabilerea, hau da, baldintza agirietan zehaztutakoez gain, beste lau, eta danak bat datoz egitasmoaren helburuakaz.

Hirugarrena: Kaudimen teknikoari jagokonez, nahikoa progatu dabe.

Laugarrena: Proposamen ekonomikoak, barriz, baldintza agirietan zehaztutakoa hobetzen dau. Hauxe da: 28.900 € + 6.069 € (BEZa). Guztira: 34.969 €

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Geurien be bai egitasmoa 2014ko apiriletik abendura bitartean kudeatzeko zerbitzua Elhuyar-Zubize, SLU.-ri esleitzea prezio honetan: 28.900€ + 6.069€ (BEZa). Guztira: 34.969€, Euskera Sailaren 2014ko aurrekontuaren 2270404 partidaren pentzura.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko martxoaren 19an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0