Udala

Faseak

Iragarkia. 2014-05-13an BAOen argitaratuta

2014/05/13

LIZITAZIO IRAGARKIA


Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:

1. Erakunde esleipen emailea:

a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Espedientearen izapidetzailea: Zerbitzu Saila
c. Espediente zenbakia: ZE10-V-14

2. Kontratuaren xedea:

a. Mota: Zerbitzu kontratua
b. Xedea: Bermeoko alde zaharreko sarbide sistema eta zeharbideko semaforoen mantenu zerbitzua.
c. Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten direnak.
d. Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala
e. Burutzeko epea: urte bi. Luzapena beste urte batekoa izan daiteke. Kontratazio organoak erabakiko du luzapen hori urterik urtera, esleipendunarentzat nahitaezkoa delarik.
f. CPV (nomenklatura erreferentzia): 50232000-0

3. Tramitazioa eta prozedura:

a. Tramitazioa: Ohikoa.
b. Prozedura: Irekia.

4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

Kontratu honen prezio estimatua (luzapenen prezioa barne), 177.272,73 eurokoa izango dela aurreikusten da, BEZa kanpo, prezioaren berraztertzearen kalte barik. BEZari dagokion zenbatekoa 37.227,27 eurokoa da.

Ordainketarako, esleipendunak Udalean hilabetean emandako zerbitzuaren kobrantza-agiri egokia aurkeztuko du eta Bermeoko udalak onartu ondoren ordainduko da hilabeteko epean.

5. Bermeak:

a. Behin-behineko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren %3a izango da, BEZa kanpo, hau da, 1.772,73 euro.
b. Behin-betiko bermea: esleipenaren zenbatekoaren %5a izango da, BEZa kanpo.

6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea:

a. Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz)
b. Helbidea: Ertzilla kalea 6 – 8
c. Herria eta posta kodea: Bermeo 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 91
e. Faxa: 94 688 23 12
f. E-Mail-a: berhaz@bermeo.org
g. Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak:

Honako hau kreditatu beharko da:
a) Honelako zerbitzuak edo antzekoak instalatu eta ematean azken hiru urteetan esperientzia daukatela.
b) Epe egoki baten barruan zerbitzua osatzen duen elementuen mantenimenturako beharrezkoak diren material eta baliabideak dauzkala edo izan daitezkela.
c) Agiri honetako zehaztasunak betetzeko langile eta teknikari nahiko izango dituela.
d) Teknikari aditu/ak eta zerbitzu arduraduna/k izango dituela.
e) Zerbitzurako era iraunkorrean izendatutako teknikariek konpondu ezin izango duten arazo bereziki gaitzei irtenbidea emateko 24 orduren barruan teknikari adituren bat bertoratzeko baldintzak izatea.
f) Adjudikaziodunak bulego-biltegi bat eduki beharko du, gutxienez, kontratuaren lanak era egokian garatu ahal izateko distantzian, joan-etorriak kontuan izanda.

8. Proposamenen aurkezpena:

a. Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun iragarkia lizitazio iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
b. Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 BERMEO.
c. Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan eta ostegunetan 16:30 – 19:00. Udan arratsaldeetan itxita egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00 – 13:00.
d. Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza zehatzen orrietan zehazten dena.

9. Esleipena:

Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.

Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena 2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik kontatzen hasita.

10. Esleipen irizpideak:

Proposamen ekonomikoa: %70
Matxura baten aurrean erantzun denboran hobekuntzak: %10
Zerbitzu proiektuaren balorazioa (mantentze eta aparteko lanak): %20



Bermeon, 2014ko apirilaren 10ean.
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0