Udala

Faseak

Baldintza agiriak eta deialdia zabaltzea. Iragarkia BAOean 2014-05-13

2014/03/31

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko martxoaren 24an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


21.- Bermibus zerbitzuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Xedea

Bermibus zerbitzuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Bermeoko Udalak Bermibus zerbitzuagaz jarraitzeko jagokozan baldintza-agiriak prestatu dauz.

Bigarrena: 2010eko martxoaren 31ko Tokiko Gobernu Batzarrean Bermibus zerbitzu publikoaren kudeaketea egiteko zerbitzu kontratua EXCURSIONES TUÑEZ SANCHEZ, SL enpreseari behin betiko esleitzea erabagi zan.

Argudioak

Bakarra: Zerbitzu honegaz jarraitzeko publizidade eta guztiko prozedura negoziadu bidezko esleipena aukeratu da, eta legezko urrats guztiak bete dira.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Prestatutako baldintza-agiriak onartzea eta jagokon deialdia zabaltzea.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko martxoaren 26an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0