Udala

Faseak

Jarraipena eta sinadura

2014/02/14

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko otsailaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


21.- Udaletxea barriztatzeko proiektuen erredakzino eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena onartzea eta sinatzea.

Xedea

Udaletxea barrizteko proiektuen erredakzino eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena onartzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2013ko uztailaren 1eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabagi bidez, 2013ko uztailaren 15ean zuzendu zana, Bermeoko udaletxea birgaitzeko Oinarrizko Proiektua, Egite Proiektua eta dokumentazino osagarria idaztea eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratua, Begoña Tavera Herrera andreari esleitu jakon.

Bigarrena: Begoña Tavera Herrera andrea azaroaren 2an zendu zan.

Hirugarrena: 2013ko azaroaren 25ean, Tokiko Gobernu Batzarrak, zerbitzu kontratuaren jarraipena egiteko aukera Ramon Garay jaunari eskaintzea erabagi eban.

Laugarrena: Garay jaunak eskaintzea onartu dau eta jarraipena egin ahal izateko eskatutako agiri guztiak aurkeztu dauz.

Argudioak

Bakarra: Sektore Publikoko Kontratuen Legea onartzen dauan 3/2011 EDLk, bere 224. artikuluan, honakoa dino: “(…) 3. Cuando la causa de resolución sea la muerte o incapacidad sobrevenida del contratista individual la Administración podrá acordar la continuación del contrato con sus herederos o sucesores”.

2013ko azaroaren 25eko erabagian adierazoten zan moduan, Ramon Garay jauna be arkitektoa da, eta proiektuaren taldekide legez aurkeztu zan esleipendunaren proposamenean. Ganera zerbitzu kontratu honen garapenean parte hartu dau zuzenean hasieratik, esleipendunagaz batera, eta esleipena egiteko eskatzen ziran betebeharrak beteten dauzala kreditatu dau, aurkeztutako agirien bidez.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Ramon Garay jaunak udaletxea barrizteko proiektuen erredakzino eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena egitea onartzea eta sinatzea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko otsailaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0