Udala

Faseak

Deialdia zabaltzea

2014/02/13

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko otsailaren 10ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


10.- Geurien Be Bai egitasmoa 2014. urtean kudeatzeko zerbitzua kontratatzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Xedea

Geurien be bai egitasmoa 2014. urtean kudeatzeko zerbitzua prozedura ireki bidez kontratatzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Euskerearen Plan Estrategikoa 2013-2017 aldirako onetsi egin eban Osoko Bilkureak 2012ko abenduaren 20an eta plan horretan, baita urteko Kudeaketa Planean be, besteak beste aurreikusten da, Bermeoko arlo sozio-ekonomikoan eta alkarteetan Euskerea garatzeko ekintzak bideratzea Geurien be bai egitasmoaren baitan.

Bigarrena: Geurien be bai egitasmoa 2004az geroztik lantzen ari da udala eta horretarako Hizkuntza Aholkularitza kontratatu izan dau.

Argudioak

Lehenengoa: Geurien be bai egitasmoaren helburuak zerbitzu-aldi bakotxean eta urtero zehazten dira eta horreen betete mailea ebaluatzen da, urtez urte egindako memoria-txostenetan jasoten dan moduan. Holan, ba, hurrengo aldirako hobekuntzak eta lehentasunak zehazten dira, helburuak zein neurritan bete diran aztertu ostean.

Bigarrena: Egitasmoari 2014an jarraipena emoteko enpresa aholkularia kontratatu beharra dago eta egokia da publizidade bako prozedura negoziadu bidez egitea.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 174.e) artikuluan xedatuta dago prozedura negoziaduaren muga ekonomikoa, eta 177.2 artikuluan barriz, publizidadearen mugea, hau da, 60.000,00 eurorainokoak BEZ BARIK prozedura negoziadu bidez, publizidade barik gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da prozedura negoziadua garatzea.

Laugarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honetarako. Lizitazinoaren prezioa: 29.132,28€ gehi % 21eko BEZri jagokozan 6.117,79€. Guztira: 35.250,07€

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Publizidade bako prozedura negoziadu bidez kontratatzeko espedientea, gastua eta kontratua araupetzeko administrazino baldintza zehatzen agiria eta baldintza teknikoen agiria onartzea.

BIGARRENA: Esleipena egiteko jardunbideari hasikerea emotea.



*Idazkari andreak ohartarazo dau 2014. urteko Aurrekontu Orokorraren indarraldia gaurko egunean hasi danez, proposamen hau kontsignazino txosten barik etorri dala.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko otsailaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0