Udala

Faseak

Esleipena

2014/02/06


KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko otsailaren 3an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


16.- Bermeoko Udaleko iragarkiak egunkarietan eta irratietan argitaratzeko bitartekari zerbitzua kontratatzea.

Planteatutako gaia

Bermeoko Udaleko iragarkiak egunkarietan eta irratietan argitaratzeko bitartekari zerbitzua kontratatzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2013. urterako Bermeoko Udaleko iragarkiak egunkarietan argitaratzeko bitartekari zerbitzua ZOSMAMEDIA SA enpreseagaz kontratu txikia sinatu zan, eta modu egokian burutu dau zerbitzu hori. 2014an baldintza ber beretan ez jarraitzeko asmoa agertu dau enpresa honek email bidez urtarrilaren 13ko dataz.

Bigarrena: Eskaintza barriak eskatu dira ONMOTIVA, MEDIASAL eta TALLER 2A enpresei be, iragarkien prezioari aplikatuko deuskuen deskontu portzentajea agertzeko eskatuz. Ondorengo eskaintzak aurkeztu dira:

1.-MEDIASAL: ehuneko HAMAR (%10eko) deskontua.
2.-ZOSMAMEDIA ehuneko SEI (%6ko) deskontua.
3.-TALLER 2A ehuneko BOST (%5eko) deskontua
4.-ONMOTIVA ehuneko BI (%2ko) deskontua

Beraz, eskaintzarik onena MEDIASAL enpreseak aurkeztu dau.

Argudioak

Lehenengoa: MEDIASAL 2000 SL enpreseak eskaintzarik onena aurkeztu dau, honetarako prestatutako plegu teknikoan oinarrituta, eta honi esleitzea planteatzen da.

Bigarrena: Kontsignazino nahikoa dago gastu honetarako.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dagoz hornidura kontratu txikien mugak, hau da, 18.000,00€-rainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2014-10 kontratu txikia MEDIASAL 2000 SA enpreseari esleitzea, aurrekontuetan kontsignazino nahikoa izatearen baldintza etenarazle pean, ondorengo ezaugarriakaz:

Kontratua: 2014. urtean iragarkiak egunkarietan eta irratietan argitaratzeko zerbitzua kontratatzea.

Epea: 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.

Zehaztasunak: Baldintza guztiak kontratuan eta kontratuari lotuta geratzen diran plegu teknikoetan xedatutakoak dira. Kontratugileak EHUNEKO HAMAR (%10)eko deskontua aplikatuko dau egunkarietako prezioei iragarki bakotxeko.

Ordaintzeko epea: Hileroko fakturazino bidez. Kontratuaren zehaztasunak.

Prezioa: Ezin da prezioa zehaztu, iragarki kopuruaren arabera dagoana. Prezioa, udal kontsignazinoaren mugea da: gehienez 9.917,36€, eta BEZari jagokon %21ren kopurua, 2.082,64€.

Kontratua: 2014-10 formalizatzeko jagokon administrazino kontratua sinatuko da, guzti honen barri MEDIASAL 2000 SA enpreseari jakinarazoz.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko otsailaren 5ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0