Udala

Faseak

Esleipena

2014/02/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko azaroaren 11n Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- BERMEOKO UDALEKO SUTEEI ETA LAPURRETEI AURRE EGITEKO BALIABIDEEN MANTENIMENTU ZERBITZUA ESLEITZEA.

Planteatutako gaia

Bermeoko Udaleko suteei eta lapurretei aurre egiteko baliabideen mantenimentu zerbitzua esleitzea.

Aurrekariak

Bakarra: 2013ko martxoaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi eban sute eta lapurreta sistemen mantentze kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea prozedura negoziadu bidez.

Argudioak

Lehenengoa: Dokumentazinoa aztertu ondoren, esan behar da, prozedura negoziadu honetan enpresa biek aurkeztutako proposamenak baloratu dirala.

Bigarrena: Administrazio-baldintzetan agertzen diran esleipen erispideak eta esleipena egiteko bidea eta modua kontuan hartuz honako honeek izan dira enpresek lortutako puntuaketak:

SERCOIN SISTEMAS DE SEGURIDAD SA: 93,47 puntu
INSEKOR SA-BIZKOR: 60 puntu

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: SERCOIN SISTEMAS DE SEGURIDAD SA enpreseari esleitzea Bermeoko Udaleko suteei eta lapurretei aurre egiteko baliabideen mantenimentu zerbitzua.

BIGARRENA: SERCOIN SISTEMAS DE SEGURIDA SA enpreseagaz jagokon kontratua sinatzea.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko azaroaren 13an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0