Udala

Faseak

Esleipena

2014/02/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2014ko urtarrilaren 27an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


14.- KALE GARBIKETARAKO PRODUKTUAREN HORNIDURA GASTUA ONARTZEA ETA XEDATZEA, ETA KONTRATUA ESLEITZEA.

Planteatutako gaia

SMELLEX kale garbiketarako produktuaren hornidura 2014.

Argudioak

Lehenengoa: SMELLEX produktua KIMU 2000 enpreseak hornitzen dau. Kale Garbiketako Zerbitzuak produktu egokitzat agertu dau eta egoki ikusi da aurten be erostea.

Bigarrena: Lortutako eskaintzea:

SMELLEX 650 litro 15,60€/Ltan, gehi BEZ %21. Igoerea: Ez dago igoerarik.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dagoz hornidura eta zerbitzuetako kontratu txikien mugak, hau da, 18.000,00 eurorainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2014-55 kontratua, KIMU 2000 enpreseari esleitzea, SMELLEX produktua hornitzeko.

Kantitatea: 650 litro
Kontratu epea: 2014ko abenduaren 31ra arte.
Entregatzeko epeak: LAU ZATITAN, martxoan, ekainean, irailean eta azaroan.
Ordaintzeko epea: Ohikoa.
Kontratu prezioa: 12.269,40€ BEZ barru.
Garraio kosturik: Ez





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2014ko urtarrilaren 31n.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0