Udala

Faseak

Iragarkia

2008/11/24

Bermeoko Udalak, ondorengo zerbitzua kaleratzea onartu dauala jakinarazten da:
Kontratazioaren helburua: Bermeoko Udalak egunkarietan eta irratietan argitaratu behar dauzan iragarkiak argitaratzea, pleguetan azaltzen dan prozedura eta epeak beteaz. Egunkari Ofizialetan eta Bermeoko Itsuki Irratian egiten diran iragarkiak expresuki kontratu honetatik kanpo geratzen dira.
Zerbitzuaren ezaugarriak: Plegu teknikoetan.
Aurrekontua: Kontratu honen prezioa ezin da zehaztu, iragarkiak argitaratzeko beharrizana ere ezin dalako aurrikusi. Azken 12 hilabeteetako kontsumoen datuak kontutan hartuta, ondorengo aurrikuspena egin da.
Erreferentzia modura, eta azken urteko datuen arabera, kontratu honen balio estimatua 68.965,50 eurokoa da BEZ barik. BEZari dagokion zenbatekoa 11.034,40 eurokoa da.
Kontratu epeak; kontratu luzapenak; kontratazio organoa: Kontratu hau urte birako izango da (2009-2010), eta ez da luzapenik izango. Kontratazio organoa Tokiko Gobernu Batzarra da.
Bermeak:
- Behin behineko bermea: Balio estimatuaren %1a.
- Behin betiko bermea: Balio estimatuaren %5a.
Eskaintza aurkezteko tokia; dokumentazioa jasotzeko tokia, epeak eta ordutegia:
- Lekua: Administrazio honetako Erregistro Orokorra (Berh@z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea 8, 48370-Bermeo, Bizkaia).
- Orduak: 08:30etatik 14:30etara goizetan, 16:30etik 19:00etara arratsaldeetanmartitzen eta eguenetan, eta zapatuetan, 10:00etatik 13:00etara.
Informazioa eta dokumentazioa jasotzeko Web gunea:
- http://www.bermeokoudala.net/udalaren-kontratuak.html?&L = 1 (euskeraz).
- http://www.bermeokoudala.net/udalaren-kontratuak.html?&L = 2 (gaztelaniaz).
Eskaintzak aurkezteko epea: Iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik hastia, 15 eguneko epean.
Bermeon, 2008ko azaroaren 11n.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0