Udala

Faseak

Esleipena

2014/01/03

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko abenduaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:

Xedea

Intxausti kaleko eta Berh@z bulegoko SAI ekipoen mantenimentu kontratua esleitzea.

Argudioak

Lehenengoa: Intxausti kaleko eta Berhaz bulegoko SAI ekipoen hornitzailea izanikoak, mantenimentu zerbitzua ere emoten ari da azken urteetan. 2014. urterako, kontratu epea eta urte naturala bat egitea eskatu jakie.

Bigarrena: EATON enpreseak bere eskaintza aurkeztu dau 2014rako: 717,89€/u +BEZ %21. Ekipo bi izanik, 1.737,29€ bez barne.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauan Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dago hornidura kontratu txikien mugak, baita Zerbitzu kontratuenak ere, hau da, 18.000,00 €-rainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Kontratu honen esleipena, indarrean dagoan epean eragiten dauzan obligazio guztiei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa izatearen baldintzapean geratzen da, horrela izan ezean kontratua etenda gelditu daitekelarik, kontratua indarrean sartu baino ekitaldi bat arinago formalizatutakoa dalako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateetako Aurrekontuei buruzko Abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauak 56.3 artikuluan xedatu bezala.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:



BAKARRA: 2014-18 zerbitzu kontratu txikia EATON INDUSTRIES SL enpreseari esleitzea (Esp.05-ANTO/14), ondorengo ezaugarriekaz:

Xedea: SAI COMET RT11 3:1 s/n 1J6MEJ4AB (Intxausti kalea 2) eta 1J2G08019 (Ertzilla kalea 6-8, behea) ekipoen mantenimentua.
Kontratu epea: Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra
Ordaintzeko epea: Ohikoa
Gastu osoa: 1.737,29€ BEZ % 21 barne.
Garraio kosturik: Ez




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2014ko urtarrilaren 2an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0