Udala

Faseak

Esleipena

2014/01/03

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko abenduaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


12.- Berrerabilpen edukiontzien bilketa zerbitzu kontratua esleitzea.

Planteatutako gaia

Berrerabilpenerako edukiontzien bilketa zerbitzua kontratatzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Ingurumen teknikariak, arropak berrerabilpenerako edukiontziak jarri eta mantentzeko REZIKLETA KOOP enpreseak bidali dauan eskaintza helarazi dau, kontratua bideratzeko azalduz, email bidez abenduaren 10ean.

Bigarrena: REZIKLETA KOOP enpreseak aurkeztutako eskaintzaren arabera, herrian zenbait edukiontzi jarriko dabez berrerabilpenerako arropak eta bestelakoak biltzeko eta horrek batu eta birziklatu egingo dabez. 2014. urterako kostua: 12.672,00€ BEZ %10 barne.

Iaz zerbitzu honen kostua 13.088,47€ BEZ %10a barnekoa izan zan. Jeitsiera: %3,28.

Hirugarrena: Iaztik, hiru hileko fakturazinoa adostu da enpresa honegaz.

Argudioak

Lehenengoa: Ingurumen teknikaria ados agertu da kontratua burutzeagaz.

Bigarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauan Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dago hornidura kontratu txikien mugak, hau da, 18.000,00 €-rainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Hirugarrena: Kontratu honen esleipena, indarrean dagoan epean eragiten dauzan obligazio guztiei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa izatearen baldintzapean geratzen da, horrela izan ezean kontratua etenda gelditu daitekelarik, kontratua indarrean sartu baino ekitaldi bat arinago formalizatutakoa dalako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateetako Aurrekontuei buruzko Abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauak 56.3 artikuluan xedatu bezala.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2014-47 kontratu txiki hau REZIKLETA KOOP enpreseari esleitzea ondorengo ezaugarriekaz:

Zerbitzua: Bermeoko herrian, bere proposamenean zehaztutako edukiontzi kopuru eta kokalekuetan jarri, hondakinak jaso eta birziklatu.
Kontratu epea: 2014-12-31ra arte.
Ordaintzeko epea: Ohikoa. Hiruhileko fakturazinoak. 2.880,00€+BEZ %10.
Gastu osoa: 12.672,00€ BEZ %10 barne.
Garraio kosturik: Ez




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2014ko urtarrilaren 2an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0