Udala

Faseak

Esleipena

2014/01/03

BEÑAT ONAINDIA GOÑI jaunak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko abenduaren 23an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


11.- Gune berdeen garbiketarako zerbitzu kontratua esleitzea.

Planteatutako gaia

Udalerriko berdeguneak garbitzeko zerbitzua kontratatzea.

Argudioak

Lehenengoa: Ingurumen teknikariak kontratu hau 2014. urterako egiteko egokitasuna adierazo dau.

Bigarrena: Lortutako eskaintza:

GUGAR GARBIKETAK enpreseak, 2014. urterako bere eskaintza aurkeztu dau. Hileroko kuotea: 708,37€ gehi BEZ % 21. Fakturazinoa hiru hilerokoa izango da. Urteko gastu osoa 10.285,58€ BEZ barne.Ez da igoerarik izango.

Hirugarrena: Azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauan Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatuta dago hornidura kontratu txikien mugak, baita zerbitzu kontratuetakoa ere, hau da, 18.000,00 €-rainokoak BEZ BARIK, zuzeneko esleipen bidez gauzatu daitekezala. Xedapen hori eta gastu honen zenbatekoa kontuan izanda, legezkoa da zuzeneko esleipena.

Kontratu honen esleipena, indarrean dagoan epean eragiten dauzan obligazio guztiei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa izatearen baldintzapean geratzen da, horrela izan ezean kontratua etenda gelditu daitekelarik, kontratua indarrean sartu baino ekitaldi bat arinago formalizatutakoa dalako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateetako Aurrekontuei buruzko Abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauak 56.3 artikuluan xedatu bezala.

Laugarrena: Esleipendunari jakinarazotea udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dirala eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauzala.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2014-61 kontratu txikia GUGAR GARBIKETAK enpreseari esleitzea ondorengo ezaugarriekaz:

Kontratua: Udalerriko berdeguneak garbitzeko zerbitzu kontratu txikia.
Kontratu epea: Urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra.
Ordaintzeko epea: 30 egunetara. Hiru hileroko fakturazinoa (2.125,12€+BEZ),
Ordainketa era: Transferentzia bidez.
Gastu osoa: 10.285,58€ BEZ barne.
Garraio kosturik: Ez




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, Bermeon, 2014ko urtarrilaren 2an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0