Udala

Faseak

Kontratuaren jarraipena

2013/12/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko azaroaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


8.- Udaletxea barriztatzeko proiektuen erredakzino eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena.

Xedea
Udaletxea barriztetako proiektuen erredakzino eta obraren zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena, esleipendunaren heriotzaren ondorioz.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2013ko uztailaren 1eko Tokiko Gobernu Batzarraren erabagi bidez, 2013ko uztailaren 15ean zuzendu zana, Bermeoko Udaletxea birgaitzeko Oinarrizko Proiektua, Egite Proiektua eta dokumentazino osagarria idaztea eta obrearen zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratua, Begoña Tavera Herrera andreari esleitu jakon.

Bigarrena: Begoña Tavera Herrera andrea azaroaren 2an zendu zan.

Argudioak

Bakarra: Sektore Publikoko Kontratuen Legea onartzen dauan 3/2011 EDLk, bere 224. artikuluan, honakoa dino: “(…) 3. Cuando la causa de resolución sea la muerte o incapacidad sobrevenida del contratista individual la Administración podrá acordar la continuación del contrato con sus herederos o sucesores”.

Kontutan eukita bere alarduna dan Ramon Garay jauna be arkitektoa dala, proiektuaren taldekide legez aurkeztu zala proposamenean eta zerbitzu kontratu honen garapenean parte hartu dauala zuzenean hasieratik, esleipendunagaz batera, kontratuagaz jarraitzeko aukera emon ahal jako, beti be, esleipena egiteko eskatzen ziran betebeharrak bete ezkero.

Hori horrela, dokumentazino hau aurkeztu beharko leuke, kontratuagaz jarraitu ahal izateko:

- NAN fotokopia.
- Kontratatzeko debekurik ez dauelaren aitorpena.
- Zerga-betebeharrak (Bizkaiko Foru Aldundia) nahiz Gizarte Segurantzakoak betetzen dituela kreditatzen dituzten ziurtagiriak.
- Ekonomi Jardueren gaineko Zergan altan egotearen agiria eta azken erreziboa edo ordaintzetik salbuetsita egotearen ziurtagiria.
- Kaudimen tekniko edo profesionalaren agiria.
- Ekonomia eta finantza kaudimenaren agiria.
- 300.000 eurora arteko estaldura daukan aseguru profesionalaren agiria.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Udaletxea barriztetako proiektuen erredakzino eta obraren zuzendaritza teknikoaren zerbitzu kontratuaren jarraipena egiteko aukera eskaintzea Ramon Garay jaunari eta, onartu ezkero, goian aitatutako agiriak aurkeztu behar dauzala adierazotea.






Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko azaroaren 29an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0