Udala

Faseak

Esleipena

2013/12/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko azaroaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


2.- Plan orokorrean etenda geratu zan 25.3 exekuzino unidadea aztertzeko zerbitzu kontratua esleitzea.

Xedea

Plan Orokorrean etenda geratu zan 25.3 exekuzino unidadea aztertzeko zerbitzu kontratua esleitzea.

Aurrekariak

Bakarra: Estudio K enpreseak Plan Orokorraren erredakzinoa egin eban eta, Plan Orokorraren onarpenerako tramitazino guztia burutu ostean, Udal Osoko Bilkureak, hiru gune etenda onartu eban behin betikoz Plan Orokorra. Hiru gune horreetako bat, 25.3 exekuzino unidadea izan zan.

Argudioak

Lehenengoa: Etendako guneen Plan Orokorraren garapen eta onarpena urtea amaitu orduko egin behar da, etenaren urte biko epea amaitzen dalako. Hori horrela, garapenaren erredakzinoa egiteko zerbitzu kontratua esleitu behar da hainbat arinen.

Bigarrena: Kontratu txikia izanda ez dago ezelako arazorik lan horreek Plan Orokorra idatzi eban enpresa berari esleitzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Plan Orokorrean 25.3 exekuzino unidadea aztertzeko zerbitzu kontratua ESTUDIO K enpresari esleitzea. Prezioa: 3.000 euro + BEZ (Danatara: 3.630 €)







Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko azaroaren 29an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0