Udala

Faseak

Deialdia zabaltzea

2013/11/15

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko urriaren 7an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


5.- Kontsumigarri informatikoen hornidurarako baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Planteatutako gaia

Kontsumigarri informatikoen hornidurarako baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: PAPYNDUX enpresearen eskariz, apirilera arte indarrean egoan hornidura kontratua amaitutzat emon eta ez luzatzeko erabagia hartu eban Tokiko Gobernu Batzarrak 2013-03-11 /4. erabagi bidez. Azaldutakoaren arabera, ez zala posible prezioak mantentzea eta KPIa soilik igotzea, merkaduaren gorabeherak zirala eta.

Bigarrena: Prozedura negoziadu bidezko lehiaketa barria bideratu ondoren, enpresa bakarra aurkeztu zan, LYRECO baina jarduteko gaitasun ezagatiko akats formala zala eta, ezin izan zan eskaintzea onartu eta hutsik deklaratu eban prozedurea hori Tokiko Gobernu Batzarrak 2013-06-17 /7. erabagi bidez.

Hirugarrena: Enpresa barriak agertu dira hornidura hau burutzeko interesa agertuz.

Laugarrena: 2013. urterako kontsignatutako diru-kopurua gastu honetarako: 9.680,00€ (00300-4360-220.03.00 partida)

Bosgarrena: 2014-2015 urteetarako lehiaketa barria edegitearen egokitasuna deklaratu eta jagokon prozedurea negoziadua martxan ipintearen beharrizana planteatzen da.

Argudioak

Lehenengoa: Hornidura hau, kontratu txiki modura burutu daiteke, azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuak onartu dauen Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateratuaren 138.3 artikuluan xedatutako gastu muga gainditzen ez dalako. Baina urtebete baino gehiagoko kontratazinoetarako prozedura negoziadua publizidade barik erabili behar da; jagokon prozedurea negoziadua publizidade barik, lege bereko 174.e); art.177.2) artikuluak xedatzen dauen moduan.

Bigarrena: Kontratu honen esleipena, indarrean dagoan epean eragiten dauzan obligazino guztiei aurre egiteko kreditu egoki eta nahikoa izatearen baldintzapean geratzen da, horrela izan ezean kontratua etenda gelditu daitekelarik, kontratua indarrean sartu baino ekitaldi bat lehenago formalizatutakoa dalako, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Entitateetako Aurrekontuei buruzko Abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauak 56.3 artikuluan xedatzen dauenaren arabera.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: 2014-02 kontsumigarri informatikoen hornidurarako prozedura negoziadu bidezko lehiaketa barriari hasikerea emotea, baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko urriaren 10ean.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0