Udala

Faseak

Esleipena

2013/11/15

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko irailaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


3.- Plan Orokorrean etenda geratu zan 11.1 area aztertzeko zerbitzu kontratua esleitzea.

Xedea

Plan Orokorrean etenda geratu zan 11.1 area aztertzeko zerbitzu kontratua esleitzea.

Aurrekariak

Bakarra: Estudio K enpreseak Plan Orokorraren erredakzinoa egin eban eta, Plan Orokorraren onarpenerako tramitazino guztia burutu ostean, Udal Osoko Bilkureak, hiru gune etenda onartu eban behin betikoz Plan Orokorra. Hiru gune horreetariko bat, 11.1 area izan zan.

Argudioak

Lehenengoa: Etendako guneen Plan Orokorraren garapen eta onarpena urtea amaitu orduko egin behar da, etenaren urte biko epea amaitzen dalako. Hori horrela, 11.1 area aztertzeko zerbitzu kontratua esleitu behar da hainbat arinen.

Bigarrena: Kontratu txikia izanda ez dago ezelako arazorik lan horreek Plan Orokorra idatzi eban enpresa berari esleitzeko.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Plan Orokorrean etenda geratu zan 11.1 area aztertzeko zerbitzu kontratua ESTUDIO K enpreseari esleitzea. Prezioa: 13.000 euro + BEZ (Danatara: 15.730 €)



*Idazkari andreak erabagia ez dala legezkoa dino kontsignazino falteagaitik.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko urriaren 3an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0