Udala

Faseak

Esleipena

2013/11/15

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,
Z I U R T A T Z E N D O T:

2013ko irailaren 30ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


13.- NESTOR BASTERRETXEA ZINEMEAREN USTIAKETEA ESLEITZEA.

Xedea

Nestor Basterretxea zinemearen ustiaketea esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2013ko uztailaren 15eko Tokiko Gobernu Batzarrak Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: 2013ko abuztuaren 8an, Estibaliz Eguskiza Santos andreak parte hartzeko eskaerea aurkeztu eban eta jardunbide negoziaduan parte hartzeko gonbitea bialdu jakon.

Hirugarrena: Eskaintza bakarra Estibaliz Santos Eguskiza andrearena izan da.

Argudioak

Bakarra: Dokumentazinoa aztertuta, proposamena egokia da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

BAKARRA: Nestor Basterretxea aretoa ustiatzeko administrazino emakidea Estibaliz Santos Eguskiza andreari esleitzea.



Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2013ko urriaren 3an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0