Udala

Faseak

Iragarkia

2013/06/25

2013-06-25ean BAOean argitaratuta
Bermeoko udalerako zerbitzu kontratua sute eta lapurretaren aurkako sistemen mantenimendua.
Bermeoko udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak maiatzaren 20an hartutako erabaki bidez, ondorengo zerbitzuaren kontratazio lehiaketa kaleratzea onartu dauala jakinarazten da: Kontratazioaren helburua: Kontratu honen helburu nagusia, Bermeoko Udaleko eraikin guztietan dauden suteei eta lapurretei aurre egiteko sistemen eraginkortasuna bermatzea da, beharrezko diren mantentze, errebisio, konponketa eta hornidurak eginez.
Prozedura: Lehiaketa irekia.
Zerbitzuaren ezaugarriak: Plegu teknikoetan.
Aurrekontua: Kontratu honen prezioa, kontratu honen balio estimatua 96.000,00 eurokoa da BEZ %21 barik. BEZari dagokion zenbatekoa 20.160,00 eurokoa da.
Kontratu epeak, kontratu luzapenak, kontratazio organoa: Kontratu hau urte birako izango da, eta luzapena beste urte birako izan daiteke gehienez, alderdi biek ados agertzen badira. Kontratazio organoa Tokiko Gobernu Batzarra da.
Bermeak:
- Behin behineko bermea: balio estimatuaren %3a
- Behin betiko bermea: balio estimatuaren %5a.
Eskaintza aurkezteko tokia, dokumentazioa jasotzeko tokia, epeak eta ordutegia:
- Lekua: Administrazio honetako erregistro orokorra (BERH@Z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea, 8, 48370 Bermeo (Bizkaia).
- Orduak: 08:30etatik - 14:30etara goizetan, martitzen eta eguenatan 16:30etik 19:00etara arratsaldeetan, eta zapatuetan 10:00etatik 13:00etara.
- Informazioa eta dokumentazioa jasotzeko web gunea:
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak. html?&L=1 (euskera)
http://www.bermeokoudala.net/udalaren_kontratuak. html?&L=2 (castellano)
Enpresaren agiriak eta gaitasuna kreditatzeko epea: iragarki hau argitaratzen dan hurrengo egunetik kontatzen hasita, hogeita hamar (30) egun naturaleko epean.
Bermeon, 2013ko ekainaren 5ean.-Alkatea

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0