Udala

Faseak

Behin behingo esleipena

2008/11/03

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2008ko urriaren 29an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


1.- AURREKO AKTEA IRAKURRI ETA ONESTEA.

Lehendakariak hasikerea emon deutso batzarrari eta, jarduneko idazkariak 2008ko urriaren 22ko 34/2008 aktea irakurri ostean, danen adostasunagaz 14. puntua zuzentzea erabagi da, era honetan:


*14.- ARENE AUZOKO MUSKIRRETZU BASERRIKO BIDEAN HARRI-LUBETA BAT IPINTEA.

Xedea

Arene auzoko Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipintea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Muskirretzu baserriko bidean lur-jausia izan dala-eta, egoera larria eta oso arriskutsua da.

Bigarrena: Kontuan hartuta egoera horrek daukan preminatasuna, Lurgintzako batzordeak ondoren aitatzen diran hiru enpresei eskatu deutse eskaintza ekonomikoa, eta honeek izan dira emoitzak:

- ASFALTADOS OLARRA SA ……………………. 34.836,86 €
- INTXAUSTI CONSTRUCCIONES ……………… 27.162,74 €
- EXCAVACIONES SEGUROLA ………………… -----------------


Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Muskirretzu baserriko bidean harri-lubeta bat ipinteko lanak Intxausti Construcciones enpreseari behin-behingoz esleitzea, 27.162,74 euroan.


BIGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, legeak agindutako jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea. Jarduketa honeek egiteko epea hamabost egunekoa izango da, erabagia kontratugilearen profilan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2008ko azaroaren 3an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0