Udala

Faseak

ITXAS-GANEKO ALDAGELAK EGOKITZEKO OBREA BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA

2008/06/20

893. ZENBAKIDUN
ALKATETZAREN DEKRETUA


ITXAS-GANEKO ALDAGELAK EGOKITZEKO OBREA BEHIN-BEHINGOZ ESLEITZEA.

Xedea

Itxas-Ganeko aldagelak egokitzeko obrea behin-behingoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2008ko maiatzaren 21ean Tokiko Gobernu Batzarrak, Itxas-Ganeko aldagelak egokitzeko obrearen proiektua eta administrazio baldintzen orria onartzea erabagi zan.

Bigarrena: 2008ko ekainaren 2an, Construcciones Eder, S.A. eta Nor-Air Instalaciones, S.L. enpresen artean eratutako aldi baterako enpreseak, parte hartzeko eskaria aurkeztu eban.

Hirugarrena: 2008ko ekainaren 5ean, udalak, eskaintza aurkezteko gonbitea bialdu eutson aldi baterako enpreseari.

Laugarrena: 2008ko ekainaren 20an Construcciones Eder, S.A. eta Nor-Air Instalaciones, S.L. enpresen artean eratutako aldi baterako enpreseak proposamena aurkeztu eban.

Argudioak

Bakarra: Dagoen proposamen bakarra aztertuta, onartutako baldintzekin bat dator, tekniko zein ekonomikoki.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, honako hau erabagi dot:

LEHENENGOA: Itxas-Ganeko aldagelak egokitzeko obrea 460.600,10 €-an Construcciones Eder, S.A. eta Nor-Air Instalaciones, S.L. enpresen artean eratutako aldi baterako enpreseari behin-behingoz esleitzea. Prezioa, 397.069,05 €koa da, gehi 63.531,05 € (BEZa).

BIGARRENA: Enpresa esleituari, esleipen horren indarrez, segidan adierazoten diran jarduketak egin beharko dauzala jakinarazotea. Jarduketa honeek egiteko epea hamabost egunekoa izango da, erabagia kontratugilearen profilan argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

• Behin betiko bermea jarri (19.853,45 €) eta kontratua administrazino kontratu bidez formalizetea.






Bermeon, 2008ko ekainaren 20an
ALKATEA
NIRE AURREAN
JARDUNEKO IDAZKARIA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0