Udala

Faseak

Iragarkia

2012/08/13

Lizitazio iragarkia 2012-08-13 BAOean
Udal honek hurrengo Pleguak onartu dituela jakinarazten da:
1. Erakunde esleipen emailea
Datu Orokorrak eta informazioa lortzeko datuak:
— Erakundea: Bermeoko Udala.
— Espedientearen izapidetzailea: Idazkaritza Nagusia.
— Espediente zenbakia: ID-12-037.
2. Kontratuaren xedea
— Mota: Zerbitzu kontratua.
— Xedea: Bermeoko Udalari, bere Erakunde Autonomoei,
Berualari eta Bake Epaitegiari udalerriz kanpoko posta zerbitzua
ematea.
— Zerbitzuaren ezaugarriak: Baldintza teknikoetan zehazten
direnak.
— Exekuzio/entrega lekua: Bermeoko Udala.
— Burutzeko epea: urte bi. Luzapena beste urte bikoa izan daiteke.
Kontratazio organoak erabakiko du luzapen hori urterik
urtera, esleipendunarentzat nahitaezkoa delarik.
— CPV (nomenklatura erreferentzia): 64110000-0.
3. Tramitazioa, eta prozedura
— Tramitazioa: Ohikoa.
— Prozedura: Irekia.
4. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua
Kontratu honen prezioa ezin da zehaztu, Bermeoko Udalaren,
bere Erakunde Autonomoen, Berualaren eta Bake Epaitegiaren udalerriz
kanpoko posta zerbitzuen beharrizana ezin delako aurreikusi
ezta udalerri barruko balizko aparteko zerbitzuena ere. Nolanahi
ere, 2010. eta 2011. urteetako gastuen datuetatik abiatuta, erreferentzi
modura, ondorengo aurreikuspena egin da: Kontratu
honen prezio estimatua (luzapenen prezioa barne), 74.000 eurokoa
izango dela aurreikusten da, BEZa kanpo, prezioaren berraztertzearen
kalte barik. BEZari dagokion zenbatekoa 15.540 eurokoa
da.
Ordainketarako, esleipendunak Udalean hilabetean emandako
zerbitzuaren kobrantza-agiri egokia aurkeztuko du eta Bermeoko
udalak onartu ondoren ordainduko da hilabeteko epean.
5. Bermeak
— Behin-behineko bermea:Kontratu honen prezio estimatuaren
%3a izango da, BEZa kanpo, hau da, 1.110 euro.
— Behin-betiko bermea: Kontratu honen prezio estimatuaren
%5a izango da, BEZa kanpo, hau da, 1.850 euro.
6. Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea
— Erakundea: Bermeoko Udala (Berhaz).
— Helbidea: Ertzilla kalea 6 – 8.
— Herria eta posta kodea: Bermeo 48370.
— Telefonoa: 946 179 191.
— Faxa: 946 882 312.
— E-Mail-a: berhaz@bermeo.org.
— Dokumentuak eta argibideak lortzeko azken eguna: Eskaintzak
aurkezteko azken eguna.
7. Esleipendunak betebeharreko baldintza bereziak
Lehiatzaileen jarduera nagusiak zerikusi zuzena izan behar du
kontratu honen gaiarekin, eta haien erakundeak kontratua burutzeko
behar beste giza baliabide eta baliabide material eduki behar ditu.

8. Proposamenen aurkezpena
— Proposamenak aurkezteko epea: 15 egun iragarkia lizitazio
iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean publikatzen den
hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
— Lekua: BERH@Z Bulegoa, Ertzilla kalea 6-8 48370 Bermeo.
— Orduak: Astelehenetik ostiralera 08:30-14:30. Astearteetan
eta ostegunetan 16:30 – 19:00. Udan arratsaldeetan itxita
egongo da bulegoa. Larunbatetan 10:00 – 13:00.
— Aurkezteko beharrezko dokumentazioa: Administrazio baldintza
zehatzen orrietan zehazten dena.
9. Esleipena
Eskaintzak aurkezteko epea amaitu eta gero, hilabeteko
epean gehienez, aurkeztutako eskaintzak jendaurrean irekiko dira
Kontratazio Mahaiak erabakitako egunean.
Prezioaz gainera irizpide desberdinak baloratzen direnez, esleipena
2 hilabeteko epean egingo da, proposamenak ireki eta biharamunetik
kontatzen hasita.
10. Esleipen irizpideak
— Prezioa: %51.
— Zerbitzuaren antolakuntza: %20.
— Kontratua kudeatzea: %10.
— Zerbitzuaren kalitatea: %5.
— Intzidentzia eta erreklamazioak: %3.
— Hobekuntzak: %5.
— Entrega-epea: %6.
Irizpideei buruzko zehaztapen gehigarriak: Administrazio baldintza
zehatzen orrien IX. eranskinean aurreikusten direnak.
Bermeon, 2012ko uztailaren 20an.—Alkatea Alcalde

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0