Udala

Faseak

Iragarkia

2011/12/23

BAOean argitaratuta 2011-12-23

Enkante publikoa, Bermeoko 25.2 eremuaren II orubean Bermeoko Udalak birpartzelatze jarduera baten ondoren jaso beharreko lokal komertzialaren eta 60 garajeen udal eskubidearen salmentarako.

1.- Erakunde esleipen emailea.

a. Erakundea: Bermeoko Udala.
b. Helbidea: Arana’tar Sabin Enparantza z/g.
c. Herria eta posta kodea: Bermeo, 48370
d. Telefonoa: 94 617 91 00
e. Faxa: 94 688 50 10.

2.- Helburua.

- Saltzen dena: Bermeoko 25.2 eremuaren II orubean Bermeoko Udalak birpartzelatze jarduera baten ondoren jaso beharreko lokal komertzialaren eta 60 garajeen udal eskubidea.
3.- Kontratuen izaera.
Udalaren eta adjudikaziodunaren arteko Kontratuen Adjudikazioa egin ondoren, salmentako kontratuak pribatu izaera izango du.
4.- Enkantean parte hartu ahal izateko baldintzak.
Enkantean parte hartu ahal izateko baldintzak hurrengoak dira:
 Kontratatzeko gaitasun osoa duten pertsonak izan litezke lehiatzaile, baldin eta ez badaude Arlo Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legearen 49. artikuluan adierazitako debeku balizkoetan sartuta.
 Norbere izenean edo baimendutako norbaitek ordezkatuta egin ahal izango dute eskaintza, hartarako emandako ahalordea erabiliz.
 Adjudikazioa, kontratua eta eskritura publikoa, aurkeztutako proposamenean eskaintzaile gisa adierazitako pertsonekin emango dira.
 Herriko zergak eta udal zigorrak ordainduta izatea.
5.- Saltzen den eskubidea eta gutxieneko prezioa.
A) Saltzen den eskubidea, 2006ko urtarrilaren 26ko Bermeoko Udal Osoko Bilkurak, aurkeztu ziren alegazioak eta helegiteak ebatzita, onartutako Birpartzelatzeko Egitasmoan, II orubean, Udalaren jabetzapean erabaki eta Jabego Erregistroan inskribatu zen 1.365 metro karratutako lokal komertziala eta 60 garaje jasotzearen eskubidea da. Eskubide hau, II orube horren jabeak edota sustatzaileak egin beharko du, eskubide honen esleipendunak eraikitze kostea ordaindu behar diolarik horren jabetza jaso ahal izateko.
B) Aurrekoa kontutan hartuta, eta izan daitekeen lokal komertzialaren eta 60 garaje horien eskubidearen prezioa, eraikuntza kostea behin kenduta, MILOI BAT EUROTAN (1.000.000€) finkatzen da, diru kopuru hau gutxienezkoa delarik eta enkantean parte hartzen dutenek, kopuru hau altxatu edo hobetu beharko luketelarik. Kopuru hori gaindituta, preziorik altuena eskaintzen duena izango da adjudikataria edo esleipenduna.
6.- Behin-behineko bermea.
Parte hartzeko, lizitatzaileek 40.000 euroko (berrogei mila euro) fidantza ezarri beharko dute.
7.- Prozedura: Enkante Publikoa.
Prozedura arautzen duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguetako 8. artikuluan zehaztutakoa jarraituko da.
8.- Lizitaziorako argibideak, proposamenak eta aurkezteko epeak.
1. Prozedura arautzen duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguak ikusgai egongo dira, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, Bermeoko Udaleko Erregistro Orokorrean (BERH@Z - Bermeoko herritarrentzat arreta zerbitzua, Ertzilla kalea 6-8, 48370 BERMEO) astelehenetik ostiralera 08:30etatik 14:30etara, astearte eta ostegunetan 16:30etatik 19:00etara ere eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

Era berean, prozedura honi buruzko dokumentazio guztia biltzen duen administrazio-espedientea, iragarkia Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera egongo da erakusgai, Bermeoko Udalaren Obra, Urigintza eta Ingurumen Sailean (Intxausti kalea 2, 2. pisua, 48370 BERMEO), goizeko 09:00etatik 14:00ak artean.

2. Aurkeztu beharreko agiriak, prozedura arautzen duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguetan zehazten direnak izango dira, eta orri horietan zehaztutako eran aurkeztu beharko dira.

3. Agirien sarrerako Bermeoko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira kartazalak (BERH@Z bulegoan), Bizkaiko Aldizkari Ofizialean iragarkia argitaratzen den hurrengo egunetik hasita 30 egun naturaleko epean. Epea, igandean, edo jai–egunean bukatzen bada, proposamenak aurkezteko epea hurrengo lan-egunean bukatuko da.

Proposamenak azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazioko Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 38.4 artikuluan adierazitakoarekin bat etorrita ere aurkeztu ahal izango dira; horretarako, aurreko idatzian adierazitako 30 eguneko epea amaitu aurretik jakinarazi beharko da, aurkezpenaren egiaztagiria fax-ez helaraziz. Edonola ere, adierazitako egunetik hamar egun naturaleko epean proposamena jaso ez bada, ez da proposamenik onartuko.

4. Edozein kasutan, pertsona edo erakunde bakoitzak eskari bakarra aurkeztu ahal izango du.

9.- Proposamen eredua.

PROPOSAMENA

.................................................. jaun/andereak, ......................................... auzokidea, .................................ko ........................................... kalean ............ zenbakian bizi denak, eta ................................ zenbakidun N.A.N.a daukanak, bere izenean edo/eta ........................................................ Enpresaren ordezkari legez, eta ........................ kalean .............. zenbakian helbidea duenak, .................................... Tfnoa, eta ........................................... I.F.K.dunak, zein, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguak aurreikusitako forman, zera adierazten dut:

1.- Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarkien bidez, ENKANTE PUBLIKO eran burututako deialdia ezagutu ahal izan dudala, BERMEOKO 25.2 EREMUAREN II ORUBEAN BERMEOKO UDALAK BIRPARTZELATZE JARDUERA BATEN ONDOREN JASO BEHARREKO LOKAL KOMERTZIALAREN ETA 60 GARAJEEN UDAL ESKUBIDEA eskuratzeko.
2.- Prozedura arautzen duten Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguak aztertu eta ezagutzen ditudala.
3.- Halaber, Baldintza Juridiko eta Ekonomiko-Administratiboen Pleguak aipatzen dituen testu legalak ezagutzen ditudala.

4.- Aipatutako eskubidea/k eskuratzeko ........................................................................................................................................... € ordaintzeko eskaintza egiten dudala (jarri prezioa zenbaki eta hizkiez).


..............................................n 2011ko ......................... ren ..........n


IZENPEA:
Bermeon, 2011eko abenduaren 13an.
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0