Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/06/23

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko ekainaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- JAKINARAZPENAK EGITEKO ETA BANDOAK IPINTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Jakinarazpenak egiteko eta bandoak ipinteko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2011ko martiaren 16an Tokiko Gobernu Batzarrak jakinarazpenak egiteko eta bandoak ipinteko zerbitzu kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: Jakinarazpenak egiteko eta bandoak ipinteko zerbitzu kontratua behin-behinekoz BERMIOPOST SL enpreseari esleitzea erabagi zan maiatzaren 25eko Tokiko Gobernu Batzarrean.

Hirugarrena: 2011ko maiatzaren 31n behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak egin beharreko jarduketak emondako epean bete dauz.

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Jakinarazpenak egiteko eta bandoak ipinteko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea BERMIOPOST, SL enpreseari, aurkeztu dauen eskaintzearen arabera.

BIGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko ekainaren 23an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0