Udala

Faseak

Behin behineko esleipena

2011/05/31

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko maiatzaren 25ean Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


29.- AHOLKULARITZA JURIDIKOA ETA AUZIETARAKO DEFENTSA ZERBITZURAKO KONTRATUA BEHIN-BEHINEKOZ ESLEITZEA.

Xedea

Aholkularitza juridikoa eta auzietarako defentsa zerbitzurako kontratua behin-behinekoz esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2010eko martiaren 16an Tokiko Gobernu Batzarrak aholkularitza juridikoa eta auzietarako defentsa zerbitzurako kontratuaren baldintza-agiriak onartzea eta deialdia zabaltzea erabagi eban.

Bigarrena: 2011ko apirilaren 14an Bizkaiko Aldizkari Ofizialean lizitazio iragarkia argitaratu zan (BAO. 2011/73. zk.).

Hirugarrena: Aitatutako kontratazino prozedurara honeek parte hartzaileak aurkeztu dira:

- LANDWELL-PRICEWATERHOUSECOOPERS TAX & LEGAL SERVICES SL: Enpresa honek ez dau zuzendu akatsa emondako epean. Ez dau behar dan legez kreditatu esperientzia.
Ondorioz, enpresa honen parte hartze eskaria bertan behera geratu da.
- EKAIN

Argudioak

Bakarra: EKAIN enpresearen kontratatzeko gaitasuna eta kaudimenaren dokumentazinoa egokiak dirala egiaztatu da.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Bermeoko Udaleko aholkularitza juridikoa eta auzietarako defentsa zerbitzurako kontratua EKAIN enpreseari esleitzea, behin-behinekoz, aurkeztu dauen eskaintzearen arabera.

BIGARRENA: Behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratzea.

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea, behin betiko esleipena egin ahal izateko, behin betiko bermea ezarri behar dauela udal Diruzaintzan.

Horretarako, hamabost (15) egun balioduneko epea izango dau, erabagiaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

LAUGARRENA: Esleipendunak udalagaz izango dauzan ahozko eta idatzizko hartu-emonak euskeraz izango dira, eta fakturarik edo bestelako idazkirik aurkeztu behar dauenean euskeraz aurkeztu beharko dauz.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko maiatzaren 31n.

ONETSIA
JARDUNEKO ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0