Udala

Faseak

Behin betiko esleitzea

2011/05/24

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko maiatzaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


7.- TEODORO TAR ANASAGASTI KALEKO ESPALOIA ZABALTZEKO OBRAK EGITEKO KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Teodoro tar Anasagasti kaleko espaloia zabaltzeko obrak egiteko kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: 2011ko apirilaren 20an Tokiko Gobernu Batzarrak Teodoro tar Anasagasti kaleko espaloia zabaltzeko obrak egiteko proiektua, behin-behinekoz, ETXEGINTZA LUPATEGI, SL enpreseari esleitzea erabagi eban, 34.711,59 €-an.

Bigarrena: 2011ko apirilaren 29an behin-behineko esleipena Bermeoko Udaleko web orriko kontratugilearen profilean argitaratu zan.

Argudioak

Lehenengoa: Behin-behineko esleipenaren iragarkia legeak agintzen dauen denporan egon da argitaratuta eta, epe horretan, ez da alegazinorik ez erreklamazinorik aurkeztu.

Bigarrena: Bestalde, behin-behineko esleipendunak egin beharreko jarduketak emondako epean bete dauz.

Hirugarrena: Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legeak arautzen dauzan urrats guztiak jarraitu dirala kontuan hartuta, behin-behineko esleipena behin betiko bihurtu leiteke.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Teodoro tar Anasagasti kaleko espaloia zabaltzeko obrak egiteko obra kontratua behin betiko esleitzea ETXEGINTZA LUPATEGI, SL enpreseari.

BIGARRENA: Kontratuaren prezioa 29.416,60 €-koa (BEZ barik) izango da. BEZari jagokon zenbatekoa 5.294,99 €-koa da (guztira: 34.711,59 €).

HIRUGARRENA: Enpresa esleipendunari jakinarazotea hamar (10) laneguneko epean, behin betiko esleipenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, kontratua sinatu beharko dauela, eta holan egin ezean udalak kontratua bertan behera itxi ahal izango dauela.





Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko maiatzaren 24an.

ONETSIA
JARDUNEKO ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0