Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/05/18

KARMELE MUÑOA ARRIGAIN andreak, Bermeoko Udaleko jarduneko idazkariak,

Z I U R T A T Z E N D O T:

2011ko maiatzaren 18an Tokiko Gobernu Batzarrak erabagi hau agindu dauela:


48.- UDALEKU IREKIEN ZERBITZUA EMOTEKO ZERBITZU KONTRATUA BEHIN BETIKO ESLEITZEA.

Xedea

Udaleku Irekien zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua behin betiko esleitzea.

Aurrekariak

Lehenengoa: Azken urteetan, Udaleku Irekiak antolatu dira Bermeon. Honeek, harrera oso ona izan dabe herritarren aldetik. Gazte Planak bultzatu dauan jarduera da.

Bigarrena: 2011ko martiaren 23ko Tokiko Gobernu Batzarrak Udaleku Irekien zerbitzua emoteko zerbitzu kontratuari jagokozan administrazino baldintzak eta baldintza teknikoak onartu dauz, deialdiari hasikerea emonaz.

Hirugarrena: 2011ko martiaren 24an, Aisilan XXI-eri, Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteari eta MB2000 Zerbitzu Sozio Kulturalak-eri prozedura negoziatuan parte hartzeko konbita bialdu jaken.

Argudioak

Lehenengoa: 2011ko apirilaren 1ean, Aisilan XXI-ek uko egin deutso gonbidapenari.

Bigarrena: 2011ko apirilaren 7an, Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteak bere proposamena aurkeztu dau.

Hirugarrena: 2011ko apirilaren 11n, MB2000 Zerbitzu Sozio Kulturalak alkarteak bere proposamena aurkeztu dau.

Laugarrena: Jasotako dokumentazinoa aztertuta, MB2000 Zerbitzu Sozio Kulturalak alkarteak aurkeztutako proposamena prozesutik kanporatzea erabagi dau Adituen Batzordeak, erabagi horren arrazoia ondorengoa izanik:

Sektore Publikoko Kontratuen 30/2007 Legeak, bere 129. artikuluan xedatzen dauanaren arabera, “lizitatzaileen proposamenak, sekretupekoak izango dira, lizitazino publikoko egunera arte”.

Hori horrela, baldintza agirietan jasotzen zan legez, parte hartzaileek, kartazal zarratu bi aurkeztu behar ebezan, bata, dokumentazino orokorra jasoten ebana eta, bestea, proposamen ekonomikoa jasoten ebana.

MB2000 alkartearen kasuan, ez dauz ezelango kartazalik aurkeztu eta, eskaintza, agirian aurkeztu dau, sekretuaren derrigorrezko baldintza apurtuaz. Hori horrela, kanporatua izan behar dau.

Bosgarrena: Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkartearen proposamenak baldintza agirietan eskatutako guztia betetu dau, beraz, aurrera jarraitu dauen proposamen bakarra da.

Seigarrena: Adituen Batzordeak, beraz, 2011ko apirilaren 12an batuta, Udaleku Irekien zerbitzua emoteko zerbitzu kontratua Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteari behin behinekoz esleitzea proposatu eban, eta Tokiko Gobernu Batzarrak proposamen hori onartu eban 2011ko apirilaren 20an.

Zazpigarrena: Behin-behineko esleipena egin ondoren eta udalaren webgunean 15 egunez eskegi ostean, ez da ezelango alegazinorik aurkeztu.

Erabagia

Goian aitatutako guztia kontuan hartuta, aho batez, honako hau erabagi dau Tokiko Gobernu Batzarrak:

LEHENENGOA: Udaleku Irekien zerbitzu kontratua Batun-Batun Aisialdi Kultur Elkarteari behin betiko esleitzea, 28.350 €-an, gehi BEZa (2.268 €). Guztira: 30.618 €.

BIGARRENA: Behin betiko esleipena egin ondoren, kontratua sinatzea.




Eta honela izan daiten eta ondorio egokiak eragin daizan, alkate jaunaren aginduz eta onetsiaz, ziurtagiri hau idazten dot, eta bere xedea dan erabagia onartu barik dagoan akta batean dagoala adierazoten deutsut, behin betiko onespenaren menpean dagoela ohartarazota, Bermeon, 2011ko maiatzaren 18an.

ONETSIA
ALKATEA

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0