Udala

Faseak

Behin betiko esleipena

2011/05/04

2011ko maiatzaren 4an, Bermeoko Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko Lehendakariaren dekretuz ondoko erabagi hau hartu dala:

GIZARTE HEZIKETARAKO ESKU HARTZE ZERBITZUAREN BEHIN BETIKO ESLEIPENA ONARTZEA

Xedea
Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren behin betiko esleipena onartzea.

Aurrekariak
Lehenengoa: 2011ko apirilaren 13an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaia batu da Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzuaren esleipenerako proposamenak aztertzeko.
Bigarrena: Agintzari kooperatiba izan da proposamena aurkeztu dauan elkarte bakarra, 130.500 euroko proposamena egin daualarik.
Hirugarrena: Dokumentazio guztia zuzen dagoela ikusita, 2011ko apirilaren 13an, Gizarte Ongizaterako Udal Patronatuko kontratazio mahaiak Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua Agintzari Kooperatibari esleitzea proposatu dau behin behingoz 130.500 eurogaitik.
Laugarrena: 2011ko apirilaren 15ean, Agintzari Kooperatibak behin betiko fidantza sartu dau.

Argudioak
Espedientea behar bezala izapidetu da

Erabagia
Lehenengoa: Gizarte Heziketarako Esku Hartze zerbitzua behin betikoz Agintzari Kooperatibari esleitzea 130.500 eurogaitik.
Bigarrena: Kontratua sinatzea 2011ko ekainaren 1etik 2012ko maiatzaren 31ra.

Bermeoko Udala

010 (94 617 91 00)
Arana eta Goiri tar Sabinen
enparantza z/g
48370 Bermeo - Bizkaia
antolakuntza@bermeo.eus

bikain ziurtagiria WAI-AA WCAG 1.0